Commons:Commonsera ongietorria egiteko liburuxka/testua

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
This page is a translated version of a page Commons:Welcome to Commons brochure/text and the translation is 100% complete. Changes to the translation template, respectively the source language can be submitted through Commons:Welcome to Commons brochure/text and have to be approved by a translation administrator.

1. orrialdea

Wikipedia irudiztatzen

Wikimedia Commonsera edukiak ekartzeko gida

Argazki eder hau egin nuen, eta Wikipedia irudiztatzeko erabil dezaket! Horretarako, Wikimedia Commonsera igo beharko dut.

2. orrialdea

Dozenaka milioi fitxategi dituenez, Wikimedia Commons da multimedia fitxategien online biltegi handienetako bat. Milaka boluntariok partekatutako lanekin eraikia, Commonsek bere barnean dauzka hezkuntzarako irudiak, bideoak eta audio fitxategiak. Fitxategi horiek Wikipediarako erabiltzen dira, bai eta irabazi asmorik gabekoa den Wikimedia Fundazioaren beste proiektuetarako ere.

Commonsen dauden lan guztiek lizentzia libre bat dute. Horrek esan nahi du lan horiek edonork erabil eta parteka ditzakeela, dohainik, lizentziaren arauei jarraitzea beste betebeharrik gabe. Lizentziaren aruek, normalean, eskatzen dute egilea aipatzea eta lizentzia bere horretan mantentzea, beste batzuek era berean lana berriz partekatu ahal izateko.

Zergatik egin ekarpenak Wikimedia Commonsera?

Imajina ezazu mundu bat, non gizaki bakoitzak libreki parteka dezakeen jakintza guztiaren batura. Zure ekarpenak asmo horren parte izan daitezke. Zure argazkiak eta bestelako fitxategiak Commonsen partekatzen dituzunean eta Wikipediako artikuluak horiekin irudiztatzen dituzunean, zure lana mundu osoko milaka —edo are ehunka mila— lagunek ikusi ahalko dute. Eta ikus-entzuleen are multzo zabalagoa duen baliabide komun bat eraikitzen laguntzen ari zara. Izan ere, Commonseko materialak hezkuntza webguneek, albiste hedabideek, blogariek, artistek, filmegileek, ikasleek, irakasleek eta beste askok erabiltzen dituzte.

Buldern etxea, Eguberrietan (Dülmen, Ipar Renania-Westfalia, Alemania) / Dietmar Rabich / CC BY-SA 4.0


Ez dakizu ea zerbait egin daitekeen Commons webgunean? Idatz ezazu «Commons:Txokoa» Commonseko bilaketa barran. Wikikomunitateak Commonseko fitxategiak zaintzen ditu, baimenduta ez dauden fitxategiak kentzen ditu, eta galderei erantzuten die (adibidez, ea fitxategi jakin bat jabari publikokoa den).

3. orrialdea

Commonsera ekarpenak egitea

Zure lana Wikimedia Commonsen lizentzia libre batekin partekatzen duzunean, baimena ematen duzu edonork erabil, kopia, alda eta sal dezan (lizentziaren arauei jarraitzearen baldintzarekin).

Zer dagoen baimenduta Commonsen

Osorik zeuk sortu dituzun lanak igo ditzakezu. Hor sartuta daude ondorengo hauen argazki eta bideoak:

• naturako paisaiak, animaliak, landareak

• pertsona publikoak eta eta toki publikoetan erretratatutako jendea (kasu batzuetan erretratatuaren baimena behar da, tokian tokiko legeen arabera)

• objektu erabilgarriak edo ez-artistikoak

Era berean, grafikoak, mapak, diagramak eta audio fitxategiak igo ditzakezu.

Zer ez dagoen baimenduta Commonsen

Commonsek ezin ditu onartu besteren batek sortu dituen lanak, edo besteren baten lanean oinarritutako lanak (adibidez, besteren baten lanaren argazkia). Zehaztutako kasuetan izan ezik, ezin duzu besteren baten lana igo. Esaterako, ezin dituzu material hauek igo:

• logoak

• CD eta DVDen azalak

• promoziozko argazkiak

• telebista saioen, filmen, DVDen eta softwareen pantaila argazkiak

• komikietako, telebistako edo filmetako pertsonaien marrazkiak (baita zeuk marraztuak badira ere)

• Interneten argitaratutako irudi gehienak

Hala ere, badira salbuespenak:

• Besteren baten lana igo dezakezu, baldin egileak baimena eman badu edonork erabil, kopia, alda eta sal dezan, lizentzia librearekin argitaratuz. (Gogora ezazu lizentzia hori dakarren iturrira lotura jartzea.)

• Besteren baten lana igo dezakezu, baldin jabari publikoan badago (normalean, oso lan zaharrak).

• Jabari publikoko lanei egin dizkiezun argazkiak igo ditzakezu. Adibidez, eraikin, estatua eta artelan zaharrei egindakoak.

4. orrialdea

Wikimedia Commonsera ekarpenak egiteko, erabiltzaile kontu bat beharko duzu. Dagoeneko Wikipediako erabiltzaile kontu bat baldin baduzu, huraxe erabil dezakezu Commonsen saioa hasteko. Bestela, kontu berri bat sor dezakezu (eta kontu berri hori Wikipedian eta beste Wikimedia proiektu batzuetan erabili ahalko duzu).

Onartutako fitxategi formatuak

Commonsek fitxategiak onartzeko, fitxategiaren formatuak ez du patenteen murriztapenik izan behar. Adibidez:

Argazkietarako onartua: .jpg

Grafikoetarako: .svg, .png

Animaziorako: .gif

Audiorako: .ogg (edo .oga), .flac

Bideorako: .ogg (edo .ogv), .webm

Inprimaketarako: .pdf

Commonsek zer fitxategi mota onar ditzakeen zehatzago jakin nahi baduzu, idatzi «Commons:File types» Commonseko bilaketa barran.

Nola igo fitxategi bat

Zoaz commons.wikimedia.org webgunera, eta klikatu «Fitxategia igo».

(Egiazta ezazu saioa hasita duzula.)

Buldern etxea, Eguberrietan (Dülmen, Ipar Renania-Westfalia, Alemania) / Dietmar Rabich / CC BY-SA 4.0

Egin klik «Hurrengoa», orriaren behealdeko eskuineko ertzean.

Hautatu zure ordenagailuko fitxategi bat, igotzeko.

Aukera ezazu ea fitxategia zeure lana den, edo beste batena.

Beste batena baldin bada, idatzi egilea eta iturria, eta gero hautatu dagokion copyright egoera.

5. orrialdea

Idatz ezazu izenburu zehatz bat, fitxategia deskribatzen duena; bai eta haren deskribapen bat ere.

Erantsi kategoria bat edo gehiago, fitxategiaren gaia zehazteko.

Kategoriak gehitzea

Wikimedia Commonsek kategorien eginbide bat du, elkarrekin zerikusia duten fitxategiak elkarrekin biltzeko. Adibidez, «Category:Bonsai» kategorian bilduta daude Commonsera igotako bonsai zuhaitzen argazkiak. Kategoriak jar ditzakezu fitxategia igotzeko prozesuan (igotze orriak kategoria izenak iradokitzen ditu, idazten duzun eran), edo bestela geroago, fitxategiaren orria editatuz eta bukaeran honelako kodea gehituz:

[[Category:Bonsai]]

Commonseko bilaketa barrak zuk idatzitako gako hitza duten fitxategiak eta kategoriak ekarriko dizkizu; zurearen antzeko fitxategiek segur aski zuk behar dituzun kategoriak izango dituzte. Garrantzitsua da igotzen dituzun fitxategiei kategoria jartzea. Horrela, besteek zuk igotako fitxategiak aurkitu ahalko dituzte, gai bati buruzko materialak arakatzen dituztenean.

Zure fitxategia igotzeko prozesua bukatzen denean, wikiorrietan eta Interneteko beste edozein tokitan fitxategi hori erabiltzeko jarraibideak azalduko zaizkizu.

Zure fitxategiaren wikiorri iraunkorra bisita dezakezu, haren izenburuan klikatuta.

Zuk idatzitako izenburua, haren fitxategi luzapenarekin batera, fitxategi orriaren izena izango da.

... Bonsai eta Penjing Museo Nazionalean ikusgai

6. orrialdea

Fitxategiak Wikipediako artikuluetan jartzea

Zure fitxategia Wikimedia Commonsera igo eta gero, Ikusizko Editorera erabil dezakezu fitxategia Wikipediako artikulu batean txertatzeko, wikikodea erabili beharrik gabe. Horretarako, eman itzazu pauso hauek.

Hurrenez hurren, klikatu «Aldatu», «Txertatu» eta «Multimedia fitxategiak».

«Bonsai» / Wikipediako ekarpen-egileak / CC BY-SA 3.0

Sekuoia luze baten bonsaia / Jeffrey O. Gustafson / CC BY-SA 3.0

Egizu bilaketa bat, eta klikatu nahi duzun irudian.

BonsaiTridentMaple / Peggy Greb, USDA / Jabari publikoa

Beste guztiak / Sage Ross / CC BY-SA 3.0

Irudi bati azalpen testua jartzeko edo aldatzeko, hautatu irudia eta klikatu «Editatu».

Arrasta ezazu irudia, tokiz aldatzeko.

Gorde orria.

7. orrialdea

Fitxategiak wikikodea erabiliz jartzea

Wikiorri bati irudi bat edo multimedia fitxategi bat gehitu nahi badiozu Ikusizko Editorea erabili gabe, wikikodea erabili beharko duzu. Irudiak jartzeko wikikodearen oinarrizko formatuak itxura hau du:

irekitzeko kako zuzen bi

barra bertikalak: aukera bakoitza (parametro izenekoa) horrelako batek banantzen du.

besterik zehazten ez bada, argazkiak eskuinera lerrokatzen dira; beste aukerak ezkerrean eta erdian lerrokatzea dira.

ixteko kako zuzen bi

File:John Naka’s Goshin, October 10, 2008.jpg | thumb | 260px | right | Goshin izeneko bonsai maisulana

fitxategi izena: Commonsen erabilitako izena da. Hasieran «Fitxategi:» jartzen zaio; eta bukaeran, dagokion fitxategi luzapena (adibidez, «.jpg»).

thumb: hitz hori gehituta, adierazten da miniatura formatu estandarra erabiliko dela.

tamaina: irudiak pixel zabalera jakin bat izatea nahi baduzu, hemen jar dezakezu. Ezer jartzen ez baduzu, tamaina estandarra izango du.

irudi oineko testua: azken barra bertikalaren ondorengo testua da irudi oineko testua.

Fitxategia txertatzeko oinarrizko kodea kopia dezakezu Igoera Laguntzailearen azken orritik, edo fitxategiaren orriko «Erabili fitxategia» lotura baliatuz. Txertatu kodea edozein wikiorritan, kode hori testuaren barruan jarriz, fitxategia agertzea nahi duzun tokian.

«Washington, D.C./Northeast» / Wikibidaietako ekarpen-egileak / CC BY-SA 3.0

Wikikodea txertatu eta gero, klikatu orria gordetzeko botoian. Orduan, zure irudia testuarekin batera agertuko da.

John Naka’s Goshin, October 10, 2008 / Sage Ross / CC BY-SA 3.0

Near Northeast map / Peter Fitzgerald / CC BY-SA 3.0

Ikus dezagun... Hementxe jarriko dut nire argazkia. Kopiatu kodea. Erantsi artikuluaren barruan. Gehitu irudi oineko testua. Eta... gorde orria!

8. orrialdea

Fitxategiak beste webgune batzuetan erabiltzea

Commonseko lanak eskuragarri daude, edonork beste webgune batzuetan erabil ditzan. Lan bakoitzaren fitxategi orriak adierazten du haren copyright egoera. Lan batzuetarako, ez dago inolako copyright murriztapenik (hala ere, izan ditzakete copyrightaz kanpoko murriztapenak, hala nola jende antzeman daitekeen irudien publizitate eskubideak). Lizentzia libreko lanei dagokienez, lizentziaren baldintzak bete behar dituzu: oro har, egilea aipatu behar izaten da, eta lizentzia hori mantendu. Edonola ere, jardunbide egokia da Commonsen dagoen fitxategi originalera jotzeko lotura bat ere jartzea.

Commonseko fitxategi bat beste webgune batean erabiltzeko modu onena da honelako aipamen lerro bat jartzea:

Merops apiaster bikote bat, jaten. Pierre Dalous. CC BY-SA 3.0.

Egileak lanari jarritako izenburua (euskaratuta, erdararen batean baldin bazegoen)

Egilearen izena

Egileak lanari jarritako lizentzia

Fitxategi orrira jotzeko loturarekin, edonork bertsio originala aurkitu eta erabiltzeko bidea izan dezan

Egilearen profil orrira edo webgunera jotzeko loturarekin, eskuragarri baldin badago

Creative Commons lizentzia horretara jotzeko loturarekin

Fitxategi bat zuzenean Commonsetik txertatu nahi baduzu, fitxategiaren orriko «Erabili fitxategia» loturak dakarren kodea erabil dezakezu.

9. orrialdea

Nola igo fitxategi bat zuzenean gailu mugikor batetik

Telefono adimentsu bat edo kamera duen beste gailu mugikor bat baldin baduzu, zure argazkiak zuzenean zure gailutik igotzeko bi bide dituzu: bata, Android edo iOS sistemetarako Wikimedia Commons aplikazioa; bestea, Wikimedia webgune bateko mugikorrerako bertsioa.

Mugikorreko aplikazioak

Android edo iOS sistemetarako Wikimedia Commons aplikazioarekin, hau egin dezakezu:

• Zure argazkiak igo, deskribatu eta kategorizatu

• Igo dituzun fitxategi guztiak ikusi

Doako aplikazio hori eskuratzeko, bilatu «Wikimedia Commons» zure aplikazio banagunean, edo eskaneatu QR kode hau.

Mugikorrerako webgunea

Wikipediaren edo beste Wikimedia webgune batzuen mugikorrerako bertsioa erabiltzen ari bazara, saioa hasi eta gero, hau egin dezakezu:

• Irudi originalak igo eta irudirik gabeko artikuluetara zuzenean gehitu

• Zuk sortutako edozein hezkuntza irudi Commonsera partekatu

• Igo dituzun azkenak ikusi.

Ikusi irudi bat lagungarria non izan daitekeen.

Igo eta deskribatu zure irudia.

Ikusi emaitza.

«Bonsai styles» / Wikipediako ekarpen-egileak / CC BY-SA 3.0

Ulmus minor zumar hostotxikiaren bonsaia, 257; 2008ko abenduaren 24a / Sage Ross / CC BY-SA 3.0

10. orrialdea

Copyright lizentziei buruzko uste okerrak

«Nire argazkia lizentzia libre batekin argitaratu nuen. Horrek esan nahi du uko egin niela nire egile eskubideei.»

«Argazkiaren kopia baten jabe nahiz; beraz, egile eskubideen jabe naiz.»

«Copyrightak babestutako lan honen argazkia neuk egin nuen; beraz, ez dago beste inoren copyrightaren menpe.»

«Lan hau eskaneatu eta aldatu nuen; beraz, nireak dira bertsio honen egile eskubide guztiak.»

Wikimedia Commonsek ezin du onartu erabilera komertzialik onartzen ez duen lizentzia (NC siglak daraman lizentzia). Commonsen eta Wikipediaren asmoa da gure hezkuntza lanak ahalik eta modu zabalenean partekatzea. Egileek, argitaratzaileek, filmegileek, artistek eta beste hainbatek lizentzia libreko lanen gainean eraikitzen dute, beren lan propioak egiteko, eta eurek egindakoa saldu ahal izateko askatasuna funtsezkoa da. (PartekatuBerdin murriztapenak saihestu egiten du eurek egindakoa modu berean partekatu nahi ez dutenek ustiapen komertziala egitea.)

Zer da lizentzia libre bat?

Lan bat sortzen duen pertsona da lanaren copyrightaren jabea (copyright hitzak, berez, «kopiatzeko eskubidea» esan nahi du), salbu eta lan hori beren ugazabarentzat sortu badute edo beren egile eskubideak legez beste norbaiti eman badizkiote. Jendeak copyright lizentziak erabiltzen ditu, beren lanak beste batzuek erabili ahal izateko.

Lizentzia libre bat copyright lizentziaren mota bat da, esaten duena egileak baimena ematen duela bere lana edonork erabil dezan, edozertarako, aurrez baimenik eskatu gabe. Lizentzia libre bat erabiltzeak zure lana beste batzuekin partekatzea errazten du.

Wikimedia Commonsek, besterik zehazten ez bada, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin lizentzia (CC BY-SA) erabiltzen du. Lizentzia horrek dio ezen,

lizentzia horrekin argitaratutako edozein lani dagokionez, edonork hau egin dezakeela:

• lan hori erabili, kopiatu eta partekatu; edo

• lan hori aldatu eta lan berria partekatu.

Betiere, baldin lana erabiltzen duen pertsonak:

• jatorrizko egilea aipatzen badu (Aitortu) eta lizentzia jartzen badu; eta

• edozein lan eratorri lizentzia berarekin argitaratzen badu (PartekatuBerdin, copyleft izenaz ere ezaguna).

CC BY-SA

Aitortu marka eta PartekatuBerdin marka Creative Commonsek ematen ditu, adierazteko ezen zuk nahi duzula zu aipatzea zure lanaren egiletzat, eta edozein lan eratorri baldintza berberekin partekatu beharko dela.

CC BY

Nahi baduzu jendeak zure lana erabiltzen duenean zu aipatzea, baina berdin baldin badizu ea norbaitek lan hori aldatzen edo nahasten duen, beren lan eratorria baldintza berekin partekatu gabe, orduan Creative Commons Aitortu lizentzia erabil dezakezu.

CC ZERO

Zure lana inolako murriztapenik gabe argitaratu nahi baduzu, jendeari eskatu gabe zure lanaren egiletzat zu aipatzea, orduan CC Zero lizentzia jar dezakezu, zure lana jabari publikoan jarrita zure lanaren gainean dituzun eskubideei uko egiteko.

11. orrialdea

Argazki libreak aurkitzea

Toki asko dago Commonsera igo eta Wikipediako artikuluan erabil daitezkeen argazki lizentzia librekoak edo jabari publikokoak bilatzeko. Flickr toki bikaina da argazkia erraz egin dakioken edozein gaitarako, baldin gaia bera egile eskubideen pean ez badago. Eskuratze irekia eta lizentzia librea duten zientzia aldizkariek, hala nola Public Library of Science (PLOS) webguneko aldizkariek, zientzia eta medikuntzako irudi baliagarri asko dituzte.

Irudi horiek Wikimedia Commonsera igotzen dituzunean, hauta ezazu «Fitxategi hau ez da nire lana», eta idatz itzazu egilea, iturrira daraman lotura, eta dagokion lizentzia librea. Proba ezazu Creative Commons webguneko bilatzailea, lizentzia libreko fitxategiak bilatzeko:

Gogoan izan bi aukerak hautatzea: «I want something that I can ... use for commercial purposes; modify, adapt, or build upon.»

Jabari publikokoa al da?

Jabari publikokoa den lan bat ez dago inoren egile eskubideen pean. Jabari publikoko lan batzuetarako, egile eskubideen epea bukatu da. Hori nola eta noiz gertatzen den esten zaila da; herrialde batetik bestera aldatzen da, eta lan mota batetik bestera. Beste lan batzuek, hasteko, ez dute egile eskubideen pean egoteko aukerarik. Eta, batzuetan, egileak bere borondatez uko egin die egile eskubideei.

Lan bat Wikimedia Commonsera igo dezakezu baldin jabari publikokoa bada bai Estatu Batuetan, bai lanaren jatorrizko herrialdean.

Hona hemen gehienetan balioko dizuten arau orokor batzuk. Lan bat jabari publikokoa izan ohi da baldin:

• Estatu Batuetan argitaratu bazen 1923. urtea baino lehen;

• Estatu Batuetatik kanpora argitaratu bazen eta egilea duela 70 urte baino gehiago hil bazen;

• Estatu Batuetako Gobernu Federalaren lan bat bada;

• egileak berariaz bere lana jabari publikorako argitaratu bazuen.

Jabari publikoa zer den eta zer ez den zehatzago jakin nahi baduzu, ikus ezazu Wikimedia Commonseko «Help:Public domain» orria.

Ondo pasa!

Commonsen dauden argazkiak aldatzea

Beharbada, Commonseko beste argazki batzuen bertsio aldatuak igo nahiko dituzu (konparazio baterako, moztutako bertsio bat edo leheneratze digital bat). Aldaketa txikia ez bada, edozertarako beharrezkoa izango duzu bertsio aldatua fitxategi izen berri batekin igotzea eta jatorrizko bertsiora jotzeko lotura bat jartzea.

Jabari publikoari buruzko uste okerrak

«Egile eskubideen oharrik gabeko edukiek ez dute egile eskubideen babesik.»

«Internet sortu aurreko edukia zaharregia da egile eskubideen babesa edukitzeko.»

«Egilea hil denez, haren lanari egile eskubideen epea bukatu zaio.»

«Ez dut ordaindu behar izan lan hori eskuratzeko; beraz, libre dago egile eskubideen murriztapenetatik.»

«Lan hau jendaurrean ikusgai dago; beraz, jabari publikokoa da.»

«Argazki hau publizitatekoa da; beraz, jabari publikokoa da.»

12. orrialdea

Glosarioa

copyright edo egile eskubideak

Sorkuntzazko lan bat kopiatu eta erabiltzeko eskubide esklusiboa. Besterik zehaztu ez bada, sorkuntzazko lan oro egilearen copyrightaren pean dago sortzen den unetik bertatik (baita lan horretan copyright oharrik ageri ez bada ere).

copyright lizentzia

Egile eskubideen jabeak egindako hitzarmen formala, beste batzuei egile eskubideek babestutako lana baldintza jakin batzuetan erabiltzeko baimena ematen diena.

Creative Commons

Irabazi asmorik gabeko erakunde bat, Creative Commons copyright lizentziak banatzen dituena, jendeak bere lanak partekatzeko aukera izan dezan. Creative Commons lizentzien artean daude Aitortu lizentzia eta Aitortu-PartekatuBerdin lizentzia. Bi horiek dira Wikimedia Commonsek onartzen dituen bi lizentzia libre nagusiak. Creative Commonseko beste lizentzia batzuk: «LanEratorririkGabe» eta «EzKomertziala» klausulak dauzkatenak; klausula horiek dituzten lizentziak ezin dira Wikimedia Commonsen erabili, murriztaileegiak direlako.

lizentzia librea edo askea

Egile eskubideen lizentzia libre bat, askatasuna ematen duena lan bat erabili eta ikertzeko, lanaren kopiak egin eta banatzeko, lanari aldaketak eta hobekuntzak egiteko, eta lan eratorriak banatzeko, edonork eta edozertarako. Lizentzia libre arruntenak Creative Commons Aitortu eta Aitortu-PartekatuBerdin lizentziak dira (ez, ordea, LanEratorririkGabe edo EzKomertziala bertsioak), Free Art lizentzia, eta GNU Free Documentation lizentzia (GFDL). Lizentzia librearen definizio osoa behar baduzu, ikus freedomdefined.org webgunea.

jabari publikoa

Jabari publikoko lanak libre daude egile eskubideen murriztapen orotatik. Salbuespen gutxi batzuk salbu, lan bat jabari publikokoa bihurtzen da haren egile eskubideen epea bukatutakoan (lana argitaratu zenetik urte asko igarota gertatzen da hori).

Wikimedia Fundazioa

Irabazi asmorik gabeko erakunde ongile bat da, Wikimedia Commons, Wikipedia eta beste hezkuntza proiektu batzuk ostatatzen dituena. Wikimedia Fundazioaren egoitza San Frantzisko hirian (Kalifornia) dago. Fundazioaren xedea da «mundu osoko jendea ahaldundu eta erakartzea, hezkuntza edukia bildu eta garatu dezan, lizentzia libre batekin edo jabari publikoan, eta eduki hori modu eraginkorrean eta mundu osorako banatzea.»

Wikimedia Commons webguneko irudi guztiek CC BY-SA lizentzia dute, edo jabego publikokoak dira, bestela adierazi ezean. Hemengo edukiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentzia du (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu), edo lizentzia horren geroztiko bertsioren bat.

Wikimedia Fundazioaren marka erregistratuak eta logoak, eta beste ezein erakunderenak, ez daude sartuta Creative Commons lizentzia horretan. Wikimedia Foundation, Wikipedia, Wikimedia Commons, MediaWiki, Wiktionary, Wikibooks, Wikidata, Wikisource, Wikinews, Wikiquote, Wikiversity, Wikivoyage, Wikispecies eta Meta-Wiki markatzat erregistratzekotan daude edo Wikimedia Fundazioaren marka erregistratuak dira.

Informazio gehiago nahi baduzu, ikus ezazu marka erregistratuei buruzko politikaren gure orria (ingelesez): http://wikimediafoundation.org/wiki/Trademark_Policy.

Lizentzia baldintzei edo marken politikari buruzko beste edozein galdera izanez gero, idatzi helbide honetara: legal@wikimedia.org

Testuaren egileak: Wikimedia Fundazioa eta Wikimedia Commonseko ekarpen-egileak

Diseinua: EXBROOK, San Frantzisko

Puzzly eta irudiak: Michael Bartalos