Commons:2015eko Europar Zientziako Argazki Lehiaketa

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
This page is a translated version of a page Commons:European Science Photo Competition 2015 and the translation is 18% complete. Changes to the translation template, respectively the source language can be submitted through Commons:European Science Photo Competition 2015 and have to be approved by a translation administrator.
Outdated translations are marked like this.
Next competition will be held in November 2017. See more at wikisciencecompetition.org

Zertan datza

Europako kultura ezin da irudikatu Europako zientzia gabe. Ez da nahikoa zientziaz hitz egitea, zientzia erakutsi egin behar da. Horretarako zientzia irudietan harrapatu egin behar da eta irudiak partekatu egin behar dira. Hau guzti hau sustatzeko, zientzia-argazkien lehiaketak beharrezkoak dira.

Honelako lehen lehiaketa aurten, 2015. urteko azaroan, egingo da.

Lehiaketa hau Wikipediara ekarri dugu Wikipedia euskarri aktiboa delako hezkuntza edukiak biltzen eta modu librean partekatzen. Honek bihurtzen du Wikipedia zientzia-argazkiak biltzeko eta partekatzeko euskarri ezin aproposago. Edukietara iristeko bide oso irekia eta librea da Wikipedia. Wikipedia hau euskarri bikaina izan daiteke zientzia edukiak partekatzeko. Zientzia argazkiak ere bai.

Wikipedia nabarmentzen da informazioaren kantitatean eta kalitatean eta bertan zientziari loturiko argazkiak asko baloratzen dira informazioa partekatzeko ematen duten aukera bikaina direlako. Argazkilarien eta Wikipediako komunitatearen arteko elkarlana erabiltzaile guztien onerako izan daiteke. Honelako argazki-lehiaketa batek lagun dezake zientzia-argazkilari eta wikipedialarien arteko elkarlana sustatzen.

2011–2013 urte haietan kontu hauekin probak egin ziren Estoniako zientzia Argazki Lehiaketa egin zen bitartean eta orain badirudi garaia dela proiektuaren helburua zabaltzeko eta proiektuaren indarra handitzeko. Hortaz, erabaki egin da 2015. urtean Europan zehar argazki lehiaketa bat ospatuko dela Wikipediara zientzia gehiago ekartzeko. Espero da nazioarteko lehiaketa honek posible egitea nazioarteko zientzia komunitate zabalago batera hurbiltzea. Zientzialariak jakinaren gainean utzi nahiko genituzke bere aurkikuntzak eta pasioak entzuleria zabalago batekin partekatzeko Wikipediaren ikus-entzunezko baliabide libreak erabil ditzaketela.

Europako Zientzia Argazki Lehiaketak bi maila dauzka: parte hartzaileen arteko barneko lehiaketa bat egongo da eta bertoko talde antolatzaileak birbidaliko ditu argazki hautatuak nazioarteko lehiaketara . Oraingoz garaiz gaude barneko lehiaketa batzordeak antolatzeko, garaiz gaude Europan zehar jokatuko den finalean modu boluntarioan parte hartzeko. Barneko taldeko antolatzaileen rola oso kontuan hartu beharko da zeren antolatzaile horiek zabaldu beharko dute lehiaketaren berria, hautatu beharko dituzte barneko lehiakideak eta barneko irabazleak eta, aukeran, inguruko diru-babesleekin harremanetan jarri beharko dira.

Posiblea da, egokiagotzat jotzen bada, barneko taldeko maila saihestea eta zuzenean jasotzen diren argazki guztiak nazioarteko lehiaketara bideratzea. Helburua bertoko argazkilariei Europarantz argazkiak bideratzeko aukera ematea da eta Europa osoko lehiaketa honetan parte hartzeko aukera ematea da.

Oharra:Orrialde honetako argazki guzti-guztiak Wikipedia/Wikimedia Commons gunera kargatu ziren Estoniako Zientzia Argazki lehiaketa garaian.

Related blog posts