Commons:Proiektuaren helburua/Laburpena

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
This page is a translated version of a page Commons:Project scope/Summary and the translation is 100% complete. Changes to the translation template, respectively the source language can be submitted through Commons:Project scope/Summary and have to be approved by a translation administrator.

Shortcut: COM:PSS

Lehen urratsen tourra
Gomendioak
Hirugarrengoentzat
Honakoa proiektuen helburuen politikaren laburpena duzu.

Wikimedia Commons (gune hau) Wikipediak, gainontzeko Wikimedia proiektuek eta beste edonork erabili dezakeen irudi hezitzaileen biltegi libre bat da. Libre hori oso garranzitsua da - izan ere, Commonsen onarrizn dago bertan dauden irudiak edozeinek edozertarako erabili ahal izatea.

Commonsek ez du biltzen fair use edukia ezta librea ez den beste edukriik, Interneten argitaratutako eduki gehiena barne. Commonsen ez dira biltzen artikulu entziklopedikoak ezta media fitxategiak ez direnak ere. Ez dugu hezkuntza helbururik ez duen bestelako edukia gordetzen.

Fitxategi bat Wikimedia Commonsera igo ahal izateko, honako irizpide hauek bete beharko ditu:

Lizentzia librea izan behar du edo domeinu publikoan egon

Commonsen oinarrizko printzipio bat da "edozeinek eta edozein helburutarako" askatasunez erabil ditzakeen edukiak baino ez ditugula jaso behar. Beraz, Commonsek bi eduki mota baino ezin ditu onartu:

  1. Eduki horren egile-eskubideen titularrak esplizituki onartu du edonork edozein helburutarako erabiltzeko aukera ematea
  2. Egile-eskubideek babesten ez dituzten edukiak

Sortu berri diren lanak, hala nola argazkiak, marrazkiak eta bideoak, egile-eskubideek babesten dituzte ia beti, nahiz eta horri buruzko oharrik ez agertu. Egile-eskubideak babesteak esan nahi du titularrak obra nork erabil dezakeen eta nola erabil dezakeen zehazteko eskubidea duela. Hori zehazteko modu bat egile-eskubideen lizentzia bat da. Egile-eskubideen titularrak bakarrik eman dezake lizentzia bat. Egile-eskubideen titularra lana sortu zuen pertsona izan ohi da, argazkilaria edo margolaria, esaterako. Wikimedia Commonsek egile-eskubideek babestutako lanak onartzen ditu, baldin eta edonori edozein helburutarako libreki erabiltzeko aukera ematen dion lizentzia batek estaltzen baditu.

Maiz erabiltzen diren Commons lizentziak Creative Commons Aitortu Aitortu ("by") ikonoa eta Creative Commons Aitortu Partekatu-Berdin Aitortu ("by") ikonoaPartekatu-Berdin ("sa") ikonoa dira, EzKomertzial EzKomertzial ("nc") ikonoa eta EratorririkEz EratorririkEz ("nd") ikonoa mugarik gabe, baina badira onartutako beste lizentzia batzuk.

Commonsen onartzen ez diren ohiko lizentziak dira Ez-Komertzial Ez-Komertzial ("nc") ikonoa edo Eratorririk-Ez Eratorririk-Ez ("nd") ikonoa mugak dituzten Creative Commons lizentziak.

Egile-eskubideek babesten ez duten edukia jabari publikoan dagoela esaten da. Jabari publikoko edukiak Commons-en onartzen dira, baina edukia zergatik den jabari publikokoa azaltzeko gai izan behar duzu. Arrazoi ohikoenen artean, edukia egile-eskubideek babesteko sinpleegia dela, egile-eskubideak amaitu egin zirela edo egile-eskubideen titularrak jabari publikoa esplizituki askatu zuela daude. Obra bat publikoarentzat irisgarri izateak ez du esan nahi jabari publikora igaro denik.

Copyrighta duten edukiak lizentzia librearen inongo aipamenik gabe ez dira onartzen, ezta copyright abisurik ez dagoenean ere. Ez dira onartzen esplizituki ez-libre gisa markatutako edukiak, Eskubide guztiak erreserbatuta edo fair use oharrak dituzten edukiak barne.

Helburu hezitzaile erreal baterako erabilgarria izan behar du

Wikimedia Commonsek hezkuntza-helburuetarako baino ez du edukia biltzen. Horrek esan nahi du Wikipediak, beste Wikimedia proiektu batzuek edo ezagutza, instrukzioa edo informazioa ematen duten beste proiektu batzuek erabil lezaketen edukia biltzen dela. Artxiboak ez dira beste edozein proiektutan erabili behar hemen ostatu hartzeko, baina zentzuzko erabilera potentziala izan behar dute.

Kasu gehienetan hezkuntza-helburuetarako benetan baliagarriak ez diren edukien adibideak:

  • Irudi-bilduma pribatuak, hala nola festa pribatuetako argazkiak, norberaren eta lagunen argazkiak eta oporretako argazkiak. Wikimedia proiektuaren erabiltzaile-orrietan erabilitako irudi pertsonalen kopuru txiki bat baimentzen da erabiltzaile bakoitzeko.
  • Berezko sorkuntzako artelanak, ageriko hezkuntza-erabilerarik gabe.
  • Bandalismo- edo eraso-helburuekin sortutako edo igotako artxiboak
  • Publizitatea edo autosustapena
  • Kalitate txikiko edukia, gai berari buruz dugun estalduratik harago baliorik gehitzen ez duena.

Gehiago jakiteko, irakurri proiektuaren helburuen politika.

Fitxategi bat izan behar da

Commonsek multimedia artxiboak baino ez ditu gordetzen, hala nola argazkiak, eskaneatutako irudiak, diagramak, animazioak, audioa (adibidez, musika edo hitz mintzatua) eta bideoklipak.

Commons ez ditu artikulu entziklopedikoak edo testu laua duten beste eduki batzuk biltzen, eta ez du programa informatikorik hartzen inolako formatutan (artxibo exekutagarriak eta iturburu-kodea barne).

Fitxategi formatu librea izan behar du

Gaur egun, honako fitxategiak onartzen dira:

  • Irudiak: SVG (grafiko bektorialetarako), PNG (galerarik gabeko formatua), JPEG (argazkietarako), GIF ("galera-txikiko" formatua, baina PNG hobesten da), TIFF (galerarik gabeko formatua, baina PNG hobesten da), WebP (galera txikiko formatua, baina JPG hobesten da), XCF (geruzak eta testua baimentzen du).
  • Audio: Ogg-kontainerra (FLAC, Speex, Opus edo Vorbis codec-ak erabilita .oga luzapenarekin), MIDI, WAV (16-bit PCM format eta 32-bit IEEE konprimatu gabeko formatua), FLAC (.flac), MP3 (.mp3) edo Opus (.opus).
  • Video: WebM VP8/VP9 bideo-codec-a erabiliz Vorbisekin soinurako, edo Ogg Theora bideo codec-arekin. Software berriak .ogv ere baimentzen du, Theorarekin egindako eta Vorbis audioarekin edo gabe, RFC 3534 .ogg ere erabil daiteke, RFC 5334 .ogx Theorarekin OGG konbertsorearekin - Help:Converting video.
  • Animation: GIF, APNG, Animated SVG.
  • Orrialde anitzeko dokumentuak (liburuak, aldizkariak...): PDF eta DjVu.
  • 3D egiturak: STL.

Gaur egun ezin erabili

Nahiz eta SXW, SWC, SXD, eta SXI (OpenOffice.org 1.x), zein ODT, ODS, ODG, eta ODP (OpenDocument) teorikoki onargarriak dira, Commons:Scope: PDF and DjVu formats eraibltzen diren bezala, une honetan ez dira baimentzen ezin dugulako ziurtatu jendeak ez duela bertan igotzen kaltegarria den edukirik, OpenOfficen barruan ZIP-kontenedore bat gehituta.

Zerrenda luzeago bat dago eskuragarri Commons:File types (Unsupported file types) orrialdean.

 Galderak

Fitxategi bat Commonsen helburuen barnean dagoen edo ez jakin nahi baduzu, galdetu dezakezu laguntza gunean.

Ikus, gainera