Commons:Lehen urratsak/Ekarpenak egiten
Jump to navigation
Jump to search
Wikimedia Commonsen ekarpenak egiten
Outdated translations are marked like this.
Zure lana Wikimedia Commonsen lizentzia libre batekin partekatzen duzunean, baimena ematen duzu edonork erabil, kopia, alda eta sal dezan (lizentziaren arauei jarraitzearen baldintzarekin).
Zer dago baimendua Wikimedia Commonsen
Zuk zeuk guztiz egindako lanak igo ditzakezu. Honen barne daude irudiak eta bideoak:
- naturako paisaiak, animaliak, landareak
- pertsona publikoak eta toki publikoetan erretratatutako jendea (kasu batzuetan erretratatuaren baimena behar da, tokian tokiko legeen arabera)
- objektu erabilgarriak edo ez-artistikoak
Era berean, grafikoak, mapak, diagramak eta audio fitxategi originalak igo ditzakezu.
Zer ez dago baimenduta Commonsen
Commonsek ezin ditu onartu besteren batek sortu dituen lanak, edo besteren baten lanean oinarritutako lanak (adibidez, besteren baten lanaren argazkia). Zehaztutako kasuetan izan ezik, ezin duzu besteren baten lana igo. Esaterako, ezin dituzu material hauek igo:
- logoak
- CD eta DVDen azalak
- promoziozko argazkiak
- telebista saioen, filmen, DVDen eta softwareen pantaila argazkiak
- komikietako, telebistako edo filmetako pertsonaien marrazkiak (baita zeuk marraztuak badira ere)
- Interneten argitaratutako irudi gehienak
- zuk egin ez dituzun zu agertzen zaren argazkiak (copyrightaren jabea argazkia egin dizuna da, ez bada work for hire formal bat)
Hala ere, badira salbuespenak:
- Igo dezakezu beste norbaiten lana baldin eta besteak baimena eman badio edonori lan hori erabili, kopiatu, aldatu edo saltzeko, lizentzia libre batean argitaratuz. (Hau ziurtatzeko jatorriaren lotura bat eskaini behar duzu, non lizentzia agertzen den.)
- Besteren baten lana igo dezakezu, baldin jabari publikoan badago (normalean, oso lan zaharrak).
- Jabari publikoko lanei egin dizkiezun argazkiak igo ditzakezu. Adibidez, eraikin, estatua eta artelan zaharrei egindakoak.