Commons:Europako Zientzia Argazki Lehiaketa 2015/Askotan egin diren galderak (FAQ)
Nola aldatuko dut irudi baten kategoria irudia kargatu ondoren? |
---|
Ez duzu irudia ezabatu behar kategoria aldatzeko (esate baterako, general images kategoriatik microscopy kategoriara). Sakatu, besterik gabe, "Edit" botoia, goiko eskuineko ertzean eta bilatu Adibidez, |
Nola gehituko dut irudi bat Wikipediako orrira irudia kargatu eta gero? |
---|
Bideo-tutorial bat ikusten eta argibideei jarraiki erraz ikasiko duzu nola:
Edo irakurri tutorial zehatz hau: |
Zergatik esaten da nire fitxategiari buruz "This media file is uncategorized?" Zelan konpon dezaket tamaina honetako hondamendia? |
---|
Wikimedia Commons zerbitzuko irudiak errazago sailkatzeko eta topatzeko gaika, kategoriaka, sailkatzen dira. Adibidez, neurona baten irudia File:PLoSBiol4.e126.Fig6fNeuron.jpg hainbat kategoriatara joango da eta kategoria horretan beste irudi batzuk ere aurkituko dira, gaiari eta kategoriari loturikoak:
Zure irudiari kategoria bat edo batzuk ezartzeko, bila ditzakezu kategoriak bilaketa-leihatilatxoa erabiliz pantailako goiko eskuineko bazterrean. Trikimailu bat: zure irudiaren oso antzeko irudi bat bilatzea duzu eta irudi horren kategoria guztiak kopiatzeko aukera daukazu. Kategoriak Wikipediako pantailan beheko aldean ikusten dira. |