Basque subtitles for clip: File:PWR nuclear power plant animation.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:01,296 --> 00:00:04,561
Energia nuklearraren bidez
elektrizitatea sortzeko

2
00:00:04,599 --> 00:00:08,180
uranio-atomoak zatitu egiten
dira erreaktorean.

3
00:00:08,505 --> 00:00:11,428
Fisioa deitutako prozesu honek
beroa eragiten du.

4
00:00:11,724 --> 00:00:13,731
Ura presioan duen erreaktore batean,

5
00:00:13,760 --> 00:00:16,245
erregai nuklearra inguratzen
duen uraren beroa

6
00:00:16,298 --> 00:00:19,000
presiopean gordetzen da,
irakiten ez hasteko.

7
00:00:20,169 --> 00:00:21,598
Ur beroa erreaktoreko ontzitik

8
00:00:21,628 --> 00:00:23,834
lurrun-sorgailu batera
bidaltzen da hodietatik;

9
00:00:23,877 --> 00:00:26,248
han ur irakinari igarotzen dio beroa

10
00:00:26,288 --> 00:00:28,877
eta lurruna sortzen
du bigarren sistema batean.

11
00:00:29,500 --> 00:00:31,444
Beroa eman ondoren,

12
00:00:31,499 --> 00:00:34,796
ura berriro itzultzen da erreaktoreko
ontzira, berriz erabiltzeko.

13
00:00:36,400 --> 00:00:39,213
Lurrun-sorgailuko lurrun
ez-erradiaktiboak turbinak

14
00:00:39,258 --> 00:00:43,230
birarazten ditu eta sorgailuak
horrela elektrizitatea ekoizten du.

15
00:00:44,890 --> 00:00:49,018
Lurruna turbinetan erabili ondoren,
kondensagailu batera bidaltzen da,

16
00:00:49,078 --> 00:00:51,474
bertan hoztu eta
ur modura kondentsatzeko.

17
00:00:51,515 --> 00:00:53,524
Gero berriz ponpatzen
da lurrun-sorgailura,

18
00:00:53,544 --> 00:00:55,274
berriz berotu eta erabilia izateko.