Basque subtitles for clip: File:Ikusgela - bell hooks.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,860 --> 00:00:06,170
Feminismoaren
hastapenak aipatzean,

2
00:00:06,190 --> 00:00:09,010
Wollstonecraft edo De
Beauvoir hartzen ditugu ahotan.

3
00:00:09,356 --> 00:00:12,641
Baina feminismoak hainbat
olatu eta korronte izan ditu.

4
00:00:12,665 --> 00:00:14,230
Eta haietako bakoitzean,

5
00:00:14,390 --> 00:00:18,368
bide berriak urratu dituzten
pentsalari eta militanteak izan dira.

6
00:00:18,392 --> 00:00:21,000
bell hooksi zor
diogu, besteak beste,

7
00:00:21,170 --> 00:00:23,970
arrazaren eta klasearen
aldagaia txertatuta,

8
00:00:24,100 --> 00:00:26,220
begirada feminista zabaltzea.

9
00:00:26,350 --> 00:00:31,588
1952an jaio zen hooks,
Ameriketako Estatu Batuetan,

10
00:00:31,612 --> 00:00:34,400
Kentuckyn, langile
familia baten baitan.

11
00:00:34,620 --> 00:00:38,140
Zuriak eta beltzak banatuta
bizi ziren herri batean hazi zen,

12
00:00:38,540 --> 00:00:42,400
eta segregatutako eskoletan egin
zituen lehen eta bigarren hezkuntza.

13
00:00:43,020 --> 00:00:44,930
Haren gaitasunaz jabetuta,

14
00:00:44,954 --> 00:00:48,880
Standfordeko unibertsitatera
joateko gomendatu zion irakasle batek.

15
00:00:49,120 --> 00:00:50,270
Halaxe egin zuen;

16
00:00:50,530 --> 00:00:52,860
Ingeleseko Lizentziatura
egin zuen han,

17
00:00:53,070 --> 00:00:56,450
eta bertan izan zuen lehen
harremana borroka feministarekin.

18
00:00:56,720 --> 00:00:59,121
Stanforden abiatutako
ibilbide akademikoak

19
00:00:59,145 --> 00:01:00,890
garapen oparoa izan zuen.

20
00:01:01,300 --> 00:01:04,670
Doktore-tesia egin zuen
Kaliforniako Unibertsitatean,

21
00:01:04,890 --> 00:01:06,950
eta irakasle izan
zen hainbat urtez.

22
00:01:07,340 --> 00:01:10,730
Pentsalari estatubatuarraren
ekarpenari neurria hartzeko,

23
00:01:10,754 --> 00:01:12,510
testuingurua ulertu behar da.

24
00:01:13,030 --> 00:01:14,490
Hirurogeiko hamarkadan,

25
00:01:14,734 --> 00:01:18,260
eta Vietnamgo gerraren kontrako
ikasle mugimenduarekin batera,

26
00:01:18,301 --> 00:01:20,650
bi borroka nabarmendu
ziren AEBn:

27
00:01:21,050 --> 00:01:23,240
beltzen eskubide zibilen aldekoa

28
00:01:23,360 --> 00:01:25,110
eta mugimendu feministarena.

29
00:01:25,470 --> 00:01:26,850
Ez batak ez besteak

30
00:01:26,940 --> 00:01:30,070
ez zuten lekurik hooks
bezalako emakume beltzentzat.

31
00:01:30,190 --> 00:01:32,260
Beltzen eskubideen
aldeko borrokan,

32
00:01:32,450 --> 00:01:34,510
bigarren mailakoak
ziren emakumeak.

33
00:01:34,760 --> 00:01:36,605
Eta mugimendu feministak, aldiz,

34
00:01:36,629 --> 00:01:39,770
emakume zurien egoera
bakarrik hartzen zuen aintzat.

35
00:01:40,010 --> 00:01:42,717
hooksen ahotsak
emakume beltzek bizi zuten

36
00:01:42,741 --> 00:01:45,670
zapalkuntza espezifikoa
salatzeko balio izan zuen,

37
00:01:45,694 --> 00:01:48,590
eta bi borrokak
bateratzeko bidea ireki zuen.

38
00:01:48,640 --> 00:01:54,150
Bide hori jorratzen du  1981ean
argitaratu zuen lehen liburuak:

39
00:01:54,200 --> 00:01:57,520
ain't i a woman? black
women and feminism.

40
00:01:57,680 --> 00:02:00,144
Izenburuak Sojourner Truthek

41
00:02:00,168 --> 00:02:04,770
1851n  emandako diskurtsoari
egiten dio erreferentzia.

42
00:02:04,948 --> 00:02:07,190
Esklabu ohia izana zen Truthek

43
00:02:07,229 --> 00:02:11,144
publikoki salatu zuen emakume
beltz gisa jasaten zuen azpiratzea.

44
00:02:11,820 --> 00:02:15,610
Mende bat beranduago beste
emakume pentsalari beltz batzuek

45
00:02:15,660 --> 00:02:17,210
jorratuko zuten bide hori:

46
00:02:17,370 --> 00:02:18,660
hooksek, adibidez,

47
00:02:18,710 --> 00:02:23,000
baina baita garaikideak diren
Angela Davisek eta Audre Lordek ere.

48
00:02:23,739 --> 00:02:26,737
40 liburu baino gehiago
plazaratu zituen hooksek,

49
00:02:26,793 --> 00:02:29,380
eta makina bat gai
jorratu zituen horietan.

50
00:02:29,500 --> 00:02:32,176
Hauek dira, pentsamendu
feministari dagokionez,

51
00:02:32,200 --> 00:02:34,200
haren ekarpen
nagusietako batzuk:

52
00:02:34,870 --> 00:02:36,960
1-Intersekzionalitatea.

53
00:02:37,440 --> 00:02:39,180
Borrokak batzen diren lekua.

54
00:02:39,740 --> 00:02:43,680
hooksek feminismo intersekzionalaren
garrantzia azpimarratzen du.

55
00:02:43,910 --> 00:02:46,726
Feminismoa generoak,
arrazak eta klaseak

56
00:02:46,750 --> 00:02:49,860
sortzen dituzten diskriminazio
forma ororen aurka

57
00:02:49,950 --> 00:02:51,190
aritu behar dela dio,

58
00:02:51,360 --> 00:02:53,160
horrek onurak ekarriko baititu,

59
00:02:53,380 --> 00:02:54,970
ez soilik emakumeentzat

60
00:02:55,020 --> 00:02:56,930
baizik eta gizarte osoarentzat.

61
00:02:57,390 --> 00:02:59,970
Eskubideen berdintasunaren
aldeko borrokan,

62
00:03:00,230 --> 00:03:04,730
ezinbestekoa da arrazakeriaren eta
sexismoaren arteko harremana aztertzea.

63
00:03:05,270 --> 00:03:06,050
Dioenez,

64
00:03:06,270 --> 00:03:09,789
haiek bizi zuten zapalkuntza
ezin da behar bezala ulertu

65
00:03:09,813 --> 00:03:11,750
genero edo arraza gaiak

66
00:03:11,840 --> 00:03:14,560
bakarrik modu isolatuan
kontuan hartuz gero.

67
00:03:14,970 --> 00:03:16,450
Elkarrekin landu behar dira.

68
00:03:17,300 --> 00:03:20,280
2-Feminismo zuria ez
da emakume guztiona

69
00:03:21,010 --> 00:03:23,280
Garaiko feminismoari
erreparatuz,

70
00:03:23,510 --> 00:03:26,686
hooksek feminismoa ertain
klaseko emakume zurien

71
00:03:26,710 --> 00:03:28,630
mugimendu politikoa izatetik

72
00:03:28,720 --> 00:03:30,090
haratago eraman nahi zuen.

73
00:03:30,364 --> 00:03:32,524
Ohartu zen feminista zuri askok

74
00:03:32,630 --> 00:03:35,830
bizkarra eman zietela
emakume beltzen aldarrikapenei,

75
00:03:35,930 --> 00:03:39,630
edo lan-munduko desberdintasunean
geratzen zela a haien analisia.

76
00:03:40,980 --> 00:03:42,110
Ez zen denen kasua:

77
00:03:42,410 --> 00:03:47,390
arraza eta klasearekin lotutako arazoen
aurrean begiak ireki zituzten emakumeek

78
00:03:47,713 --> 00:03:50,680
eztabaidagai berriak
sartu zituzten feminismoan.

79
00:03:50,780 --> 00:03:52,070
Zalantzan jarri zuten

80
00:03:52,273 --> 00:03:55,783
ea etxeko lanetarako norbait
kontratatu behar zuten edo ez.

81
00:03:56,300 --> 00:03:58,550
Ez zuten haien gain
hartu nahi lan hori,

82
00:03:58,680 --> 00:04:00,800
historikoki derrigortu
zaien bezala.

83
00:04:01,630 --> 00:04:04,404
Baina ez zuten nahi, ezta
ere, eskubide gutxiago zituzten

84
00:04:04,428 --> 00:04:06,810
emakumeen
zapalkuntzan parte hartu.

85
00:04:07,320 --> 00:04:08,350
hooksen arabera:

86
00:04:08,760 --> 00:04:10,480
emakume horietako batzuek

87
00:04:10,500 --> 00:04:14,590
batasun positiboak sortu zituzten
kontratatzen zituzten emakumeekin.

88
00:04:15,070 --> 00:04:18,270
Injustiziaren ikuspegi
zabalago batetik begiratuta,

89
00:04:18,430 --> 00:04:20,130
aurrerapausoak egin zituzten.

90
00:04:20,670 --> 00:04:23,090
Baina hori ez zen nahikoa
emakume beltzentzat,

91
00:04:24,288 --> 00:04:25,690
haiek argi baitzuten

92
00:04:25,920 --> 00:04:28,699
beren lekua ez zela
feminismoaren protagonista ziren

93
00:04:28,723 --> 00:04:31,210
emakume zurien etxeko
lanen ardura hartzea.

94
00:04:32,866 --> 00:04:36,576
hooksen arabera, feminismoa
emakume guztientzat izan behar da,

95
00:04:37,390 --> 00:04:42,420
eta horretarako derrigorra da emakume zuri
eta arrazializatuen arteko horma eraistea.

96
00:04:44,130 --> 00:04:48,750
3-Zapalkuntzatik askatzeko,
gorputza eta gogoa askatu behar dira

97
00:04:49,940 --> 00:04:55,160
hooksek dio emakume beltzak gizartearen
rolek eta estereotipoek zapalduta daudela.

98
00:04:55,450 --> 00:04:58,624
Izan ere, itsusiak,
ez-puruak, basatiak eta

99
00:04:58,648 --> 00:05:02,278
adimen urrikoak bezala aurkeztu
dira kultura estatubatuarrean.

100
00:05:04,080 --> 00:05:06,172
Arazoa  ez da
soilik gizarte zuriak

101
00:05:06,196 --> 00:05:09,610
emakume beltzekiko
estereotipo horiek jaurti dituela,

102
00:05:09,810 --> 00:05:10,745
baizik eta

103
00:05:10,770 --> 00:05:12,800
aurreiritzi horiek
zabaldu direla,

104
00:05:12,940 --> 00:05:15,380
bai arraza beltzeko
gizonen pentsamendura,

105
00:05:15,520 --> 00:05:19,170
baita emakume beltzek beren
buruaz duten pertzepziora ere.

106
00:05:19,660 --> 00:05:21,780
Dioenez, horri aurre egiteko,

107
00:05:21,960 --> 00:05:25,700
genero-arauetatik askatzearen
alde borrokatu behar da, kolektiboki.

108
00:05:26,100 --> 00:05:29,266
Emakumeak historikoki
kontrolatu eta erreprimitu

109
00:05:29,290 --> 00:05:31,470
egin dira hien
gorputzak kontrolatuz.

110
00:05:31,680 --> 00:05:35,550
Horregatik gorputzaren askapena
funtsezkoa da burua askatzeko.

111
00:05:36,640 --> 00:05:39,080
4-Feminismoa denon ardura da

112
00:05:40,190 --> 00:05:42,409
hooksek argudiatzen du
feminismoak jendearen

113
00:05:42,433 --> 00:05:46,310
autonomia eta ahalduntzea
garatzen laguntzen duela,

114
00:05:46,559 --> 00:05:48,514
genero-arau murriztaile

115
00:05:48,538 --> 00:05:51,090
eta zapaltzaileetatik
askatzen laguntzen duelako.

116
00:05:51,480 --> 00:05:54,300
Gizarte injustua sortzen
duena sexismoa da,

117
00:05:54,580 --> 00:05:56,840
eta ez die soilik
emakumeei eragiten.

118
00:05:57,150 --> 00:05:58,740
Gizonak ere zapaltzen ditu.

119
00:05:59,180 --> 00:06:02,450
Horrenbestez, gizona
borrokako partaide legitimoa da,

120
00:06:02,710 --> 00:06:06,960
baldin eta emakumeen gidaritza
eta politika feminista onartzen baditu.

121
00:06:08,100 --> 00:06:10,450
2021ean hil zen hooks,

122
00:06:10,570 --> 00:06:12,670
69 urte zituela.

123
00:06:12,920 --> 00:06:16,310
Baina haren ekarpen teorikoak
bizi-bizirik daude oraindik.

124
00:06:16,730 --> 00:06:20,200
Gaur egun feminismoan eta
gizartean ditugun eztabaidek

125
00:06:20,410 --> 00:06:23,860
haren gisako pentsalariek
irekitako bideari jarraitzen diote.

126
00:06:25,020 --> 00:06:29,540
Emakume zuriek maiz hitz egiten dute
kristalezko sabaia apurtzeko beharraz.

127
00:06:30,030 --> 00:06:33,430
Baina lurrean geratzen diren
kristalak nork garbitzen ditu?

128
00:06:33,930 --> 00:06:36,050
Ukatu dezakete
gizonek pribilegioa?

129
00:06:36,577 --> 00:06:40,170
Nola bateratu daitezke borroka
desberdinak elkar zapaldu gabe?

130
00:06:41,100 --> 00:06:43,470
Halako galderak
arakatu nahi dituenak,

131
00:06:43,570 --> 00:06:45,360
heldulekuak behar dituenak,

132
00:06:45,380 --> 00:06:46,960
hooksen liburuetan
aurkituko ditu.