Basque subtitles for clip: File:Ikusgela - Merkatu-ikerketa.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,350 --> 00:00:06,967
Probatu duzu inoiz patata
frijitu zaporeko izozkirik?

2
00:00:06,991 --> 00:00:08,008
Ez, ezta?

3
00:00:08,032 --> 00:00:10,120
Eta aukera izango
bazenu, erosiko zenuke?

4
00:00:10,459 --> 00:00:13,310
Egunero sortzen dira
produktu edo zerbitzu berriak.

5
00:00:13,334 --> 00:00:16,906
Batzuek arrakasta dute,
eta beste batzuek batere ez.

6
00:00:16,930 --> 00:00:20,429
Ez dago asmatzeko formula
perfekturik, baina orokorrean

7
00:00:20,470 --> 00:00:23,028
ez da nahikoa
intuizioz jokatzea.

8
00:00:23,052 --> 00:00:27,188
Erabaki onak hartzeko kalitatezko
informazioa bildu beharra dago.

9
00:00:27,212 --> 00:00:30,283
Badakizue:
informazioa boterea da.

10
00:00:30,308 --> 00:00:32,588
Eta nola lortzen
da informazio hori?

11
00:00:32,612 --> 00:00:34,850
Merkatu-ikerketaren bidez.

12
00:00:34,930 --> 00:00:39,089
Merkatu-ikerketa merkatu zehatz
baten gaineko informazioa biltzeko,

13
00:00:39,113 --> 00:00:42,370
aztertzeko eta
interpretatzeko prozesua da.

14
00:00:42,570 --> 00:00:46,506
Sortu nahi duzuna patata
frijitu zaporeko izozkia bada,

15
00:00:46,530 --> 00:00:48,354
eta Bilbon saldu nahi baduzu,

16
00:00:48,378 --> 00:00:51,030
merkatu jakin hori
aztertu beharko duzu.

17
00:00:51,180 --> 00:00:53,642
Zenbat eta eremu
zehatzagoa aztertu,

18
00:00:53,666 --> 00:00:56,921
orduan eta informazio
zehatzagoa lortuko duzu.

19
00:00:56,946 --> 00:01:00,424
Baina zer ikertzen da
merkatu-ikerketa batean?

20
00:01:00,448 --> 00:01:01,841
Hiru gauza, nagusiki:

21
00:01:01,865 --> 00:01:05,900
1- Gure produktu edo zerbitzua
nahi lukeen xede-taldea.

22
00:01:06,130 --> 00:01:10,107
2- Lehiakideak: antzeko
produktuak zein enpresak

23
00:01:10,131 --> 00:01:14,060
3- Sektore zehatz
horren joera orokorra

24
00:01:14,210 --> 00:01:16,473
Bi ikerketa mota nagusi daude:

25
00:01:16,497 --> 00:01:21,230
Lehenengoa, ikerketa kuantitatiboa;
eta bigarrena, ikerketa kualitatiboa.

26
00:01:21,361 --> 00:01:25,106
Ikerketa kuantitatiboak
zenbakiak eta estatistikak

27
00:01:25,150 --> 00:01:29,107
erabiltzen ditu merkatuaren
portaerak eta joerak ulertzeko.

28
00:01:29,170 --> 00:01:33,452
Horretarako, inkestak edo datu
ekonomikoen bilketak balia daitezke.

29
00:01:33,477 --> 00:01:37,979
Bestalde, ikerketa kualitatiboak
pertsonen pentsamenduak

30
00:01:38,003 --> 00:01:40,439
eta sentimenduak jasotzen ditu,

31
00:01:40,464 --> 00:01:43,290
elkarrizketen eta
eztabaida-taldeen bidez.

32
00:01:43,390 --> 00:01:47,108
Eztabaida-talde horiei
Focus Group ere esaten zaie.

33
00:01:47,133 --> 00:01:50,940
Bi kasuetan, oso garrantzitsua
da lagin egokia hautatzea.

34
00:01:51,060 --> 00:01:54,311
Informazio hori benetan
gure erosle potentzialak

35
00:01:54,335 --> 00:01:57,030
diren horiengandik
lortu beharko dugu.

36
00:01:57,140 --> 00:01:58,328
Eta ez hori bakarrik,

37
00:01:58,352 --> 00:02:02,708
laginak ondo ordezkatu behar du
gure xede-talde hori, bere aniztasunean.

38
00:02:02,733 --> 00:02:06,060
Baina nola egiten da
merkatu-ikerketa hori?

39
00:02:06,140 --> 00:02:08,930
Bost pauso hauei
jarraitu behar zenieke.

40
00:02:09,110 --> 00:02:13,243
Lehenik, ikertu nahi den
arazoa edo aukera definitzen da.

41
00:02:13,267 --> 00:02:16,598
Bigarrenik, ikerketa-plana
diseinatzen da.

42
00:02:16,623 --> 00:02:19,933
Hor zehaztuko dugu zer
teknika baliatuko ditugun.

43
00:02:19,957 --> 00:02:24,630
Hirugarrenik, informazioa biltzen
da, hautatutako metodoen bidez.

44
00:02:24,740 --> 00:02:28,679
Laugarrenik, jasotako
informazioa aztertzen da.

45
00:02:28,703 --> 00:02:33,830
Eta azkenik, informazio hori oinarri
hartuta, erabakiak hartzen dira.

46
00:02:34,010 --> 00:02:36,941
Hasierako adibidearekin
azalduko dizut, badaezpada.

47
00:02:36,966 --> 00:02:39,504
Demagun izozki-denda
bat duzula Bilbon,

48
00:02:39,528 --> 00:02:42,096
eta zapore berri bat
nahi duzula plazaratu.

49
00:02:42,120 --> 00:02:45,567
Lehenik eta behin, inkesta
bat egin dezakezu zure bezeroei

50
00:02:45,591 --> 00:02:48,675
zapore berri honek interesa
pizten dien argitzeko.

51
00:02:48,723 --> 00:02:53,144
Gero, eztabaida-taldeak egin zenitzake,
produktua probatu duten pertsonekin

52
00:02:53,168 --> 00:02:56,683
haien pentsamenduetan eta
sentimenduetan sakontzeko.

53
00:02:56,708 --> 00:03:00,142
Azkenik, informazio
hori erabil dezakezu

54
00:03:00,166 --> 00:03:03,240
zapore berria merkaturatu
edo ez erabakitzeko.

55
00:03:03,420 --> 00:03:06,762
Eta baiezkoa bada,
erabakitzeko nola sustatuko duzun

56
00:03:06,786 --> 00:03:08,656
eta zenbatean salduko duzu.

57
00:03:08,680 --> 00:03:11,687
Beraz, bukatzeko,
ondorioa hauxe da:

58
00:03:11,726 --> 00:03:15,685
Berdin dio enpresa handia
edo ekintzaile txikia zaren,

59
00:03:15,709 --> 00:03:20,320
zure merkatua eta komunitatea
ondo ulertzea da arrakastaren gakoa.

60
00:03:20,500 --> 00:03:24,640
Ekonomia hobeto ulertzeko
gakoak nahi badituzu, badakizu:

61
00:03:24,843 --> 00:03:25,875
Harpidetu!

62
00:03:25,900 --> 00:03:27,160
Hurrengora arte.