Basque subtitles for clip: File:Ikusgela - Hipoteka.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,700 --> 00:00:06,508
Baduzu etxebizitza
bat erosteko asmorik?

2
00:00:06,532 --> 00:00:09,637
Edo korapilo horretan
harrapatutako lagunik?

3
00:00:09,671 --> 00:00:13,849
Zenbat jende entzun duzu bankuari
ordaintzen dion diruaz kexaka?

4
00:00:14,050 --> 00:00:18,220
Euskal Herrian etxebizitzek
duten prezioa oso altua denez,

5
00:00:18,244 --> 00:00:21,230
inor gutxik du kolpetik
ordaintzeko ahalmena.

6
00:00:21,410 --> 00:00:24,780
Horregatik jo ohi da
bankuetara, kreditu eske.

7
00:00:24,860 --> 00:00:27,440
Baina bankuek ez
dute dirua opari ematen.

8
00:00:27,630 --> 00:00:30,350
Trukean, interesak
ordaindu behar ditugu;

9
00:00:30,560 --> 00:00:33,129
alegia, etxebizitzaren
prezioa ez ezik,

10
00:00:33,153 --> 00:00:36,020
dirua jaso izana ere
ordaindu behar dugu.

11
00:00:36,160 --> 00:00:39,628
Hori ondo ulertzeko, bi
kontzeptu berrikusiko ditugu,

12
00:00:39,652 --> 00:00:42,610
hipoteka-kredituak
eta euriborra.

13
00:00:42,857 --> 00:00:47,737
Hipoteka-kredituak etxebizitza bat
erosteko erabiltzen diren maileguak dira.

14
00:00:47,780 --> 00:00:49,482
Mailegu horiek, oro har,

15
00:00:49,506 --> 00:00:52,880
15 eta 30 urte bitarteko
iraupena izaten dute,

16
00:00:53,180 --> 00:00:55,950
eta hileko kuotetan
ordaintzen dira.

17
00:00:56,060 --> 00:01:00,570
Kreditu horietan, eskuratzen den
etxebizitza bera da maileguaren bermea.

18
00:01:00,690 --> 00:01:05,180
Alegia, jasotako dirua itzultzerik
ez baduzu, etxebizitza gal dezakezu.

19
00:01:05,330 --> 00:01:08,544
Etxebizitza erosteko eskatu
duzun mailegua itzultzeko,

20
00:01:08,568 --> 00:01:11,157
hilero ordaindu beharko
duzu diru-kopuru bat;

21
00:01:11,181 --> 00:01:13,950
kopuru horri
hipoteka-kuota deitzen zaio.

22
00:01:13,970 --> 00:01:18,136
Mailegutik itzuli beharreko
zenbatekoa ordainduko dugu horrekin,

23
00:01:18,160 --> 00:01:21,510
baina baita aurrez aipatu
ditugun interesak ere.

24
00:01:21,750 --> 00:01:25,484
Interes horiek bankuarekin
adostuko ditugu hipoteka sinatzean.

25
00:01:25,508 --> 00:01:27,660
Bi motatakoak izan daitezke:

26
00:01:27,770 --> 00:01:31,665
Finkoak, aurrez adostutako
ehuneko jakin baten arabera.

27
00:01:31,689 --> 00:01:33,190
Adibidez, % 3.

28
00:01:33,360 --> 00:01:36,060
Eta aldakorrak,
Euriborraren arabera.

29
00:01:36,280 --> 00:01:39,280
Parentesi txiki bat egingo
dut Euriborra azaltzeko.

30
00:01:39,440 --> 00:01:43,795
Euriborra da hipoteka aldakorren
interes-tasa kalkulatzeko

31
00:01:43,819 --> 00:01:46,590
erabiltzen den
erreferentziazko indizea.

32
00:01:46,790 --> 00:01:48,881
Europako Banku
Federazioak zehazten du,

33
00:01:48,906 --> 00:01:51,210
eta faktore askok dute eragina.

34
00:01:51,330 --> 00:01:53,629
Indize hori egunero
eguneratzen da,

35
00:01:53,653 --> 00:01:57,630
eta, egoera ekonomikoaren
arabera, gorabeherak izaten ditu.

36
00:01:57,710 --> 00:02:00,268
Bankuarekin interes-tasa
aldakorrak adostu baditugu,

37
00:02:00,292 --> 00:02:04,452
Euriborraren balioak zuzenean
eragingo dio gure hipotekagatik

38
00:02:04,476 --> 00:02:06,611
hilero ordainduko dugun kuotari.

39
00:02:06,636 --> 00:02:07,848
Oso sinplea da:

40
00:02:07,873 --> 00:02:09,674
Euriborrak gora egiten badu,

41
00:02:09,698 --> 00:02:11,578
gure kuotak ere gora egingo du,

42
00:02:11,602 --> 00:02:15,089
eta Euriborrak behera
egiten badu, berriz, behera.

43
00:02:15,114 --> 00:02:17,228
Hori bai, hipotekaren arabera,

44
00:02:17,258 --> 00:02:20,336
kuota berrikusteko
maiztasuna aldatu egiten da.

45
00:02:20,361 --> 00:02:22,623
Badira urtero aldatzen dutenak,

46
00:02:22,664 --> 00:02:25,017
se hilerik behin eta abar.

47
00:02:25,370 --> 00:02:26,699
Bi mota daudela esan dut,

48
00:02:26,723 --> 00:02:29,300
baina egiazki,
hirugarren bat ere badago:

49
00:02:29,670 --> 00:02:30,555
mistoa.

50
00:02:30,580 --> 00:02:34,606
Kasu honetan, hasierako urteetan
interes finko bat ordaintzen da,

51
00:02:34,630 --> 00:02:38,390
eta, gero, urte jakin batetik
aurrera, Euriborraren araberakoa

52
00:02:38,620 --> 00:02:39,631
Zer da hobe?

53
00:02:40,120 --> 00:02:41,056
Ba, auskalo.

54
00:02:41,081 --> 00:02:43,673
Normalean, Euriborrak
gora egiten duenean,

55
00:02:43,697 --> 00:02:47,680
interes finko altuagoak eskaintzen
dituzte bankuek, eta alderantziz.

56
00:02:47,960 --> 00:02:50,276
Nahiago baduzu
aldaketarik ez izan

57
00:02:50,301 --> 00:02:55,391
eta hasieratik jakin zenbat ordainduko
duzun, finkoa da hautu onena.

58
00:02:55,660 --> 00:03:01,034
Aldiz, etorkizunean Euriborrak behera
egingo duela aurreikusten baduzu

59
00:03:01,059 --> 00:03:04,008
eta ez bazaitu beldurtzen
interesak gora egiteak,

60
00:03:04,032 --> 00:03:07,150
kuota aldakorra da
zuretzako egokiena.

61
00:03:07,200 --> 00:03:09,670
Baina, noski, arriskutsuagoa da.

62
00:03:10,280 --> 00:03:13,030
Interesak nola kalkulatzen
diren argitu dugu,

63
00:03:13,210 --> 00:03:14,340
baina ez erabat.

64
00:03:14,440 --> 00:03:17,370
Demagun % 3
finkoa adostu duzula.

65
00:03:17,550 --> 00:03:18,780
Zer esan nahi du horrek?

66
00:03:19,100 --> 00:03:20,151
Laburbilduz,

67
00:03:20,176 --> 00:03:25,210
urtero, bankuari zor diozun
diruaren % 3 ordaindu beharko diozu.

68
00:03:25,330 --> 00:03:27,652
Kopuru hori hilabetero
kalkulatzen da,

69
00:03:27,676 --> 00:03:30,400
eta horregatik da
pixka bat konplikatua.

70
00:03:30,550 --> 00:03:34,764
Izan ere, aterako zaizun
kopurua 12rekin zatitu behar duzu,

71
00:03:34,789 --> 00:03:36,343
zenbat izango den jakiteko.

72
00:03:36,368 --> 00:03:40,066
Demagun 100.000 euro
eskatu dizkiozula bankuari.

73
00:03:40,091 --> 00:03:44,948
Lehenengo kuotan, oraindik
100.000 zor dituzu, eta, hortaz,

74
00:03:44,973 --> 00:03:47,960
% 3, 3.000 euro dira.

75
00:03:48,110 --> 00:03:50,500
Baina hamabi
hilabetean banatuta,

76
00:03:50,630 --> 00:03:53,064
250 euro izango dira

77
00:03:53,088 --> 00:03:56,430
hilabete horretan interes
moduan ordaindu beharrekoa.

78
00:03:56,510 --> 00:03:59,618
Hortik aurrera, gero eta
zor gutxiago izango duzunez,

79
00:03:59,642 --> 00:04:04,230
interesak ordaintzera bideratutako
zatia ere gero eta txikiagoa izango da.

80
00:04:04,430 --> 00:04:08,231
50.000 euro bakarrik geratzen
zaizkizunean ordaintzeko,

81
00:04:08,255 --> 00:04:12,790
lehen zenaren erdia izango da
interesetan ordaindu beharko duzuna:

82
00:04:12,920 --> 00:04:15,346
kasu honetan, 125 euro.

83
00:04:15,370 --> 00:04:19,220
Espero dut hipoteken munduaz
pixka bat gehiago jakingo duzula orain.

84
00:04:19,490 --> 00:04:21,660
Inoiz halakorik eskatu
behar ez baduzu,

85
00:04:21,840 --> 00:04:22,890
zorionekoa zu!

86
00:04:23,030 --> 00:04:26,970
Baina, badaezpada, ez dago gaizki
nola funtzionatzen duen ulertzea,

87
00:04:27,110 --> 00:04:29,600
besterik ez bada,
ingurukoei laguntzeko.

88
00:04:29,830 --> 00:04:32,949
Ekonomia ulertzeko laguntza
pixka bat eskertzen baduzu,

89
00:04:32,974 --> 00:04:34,035
badakizu:

90
00:04:34,060 --> 00:04:35,335
harpidetu!

91
00:04:35,360 --> 00:04:36,400
Hurren arte!