Basque subtitles for clip: File:Ikusgela - Errenta aitorpena.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,710 --> 00:00:07,470
Gaurko gaiak beldurra
ematen dio bati baino gehiagori.

2
00:00:07,560 --> 00:00:09,040
Zer ote da?

3
00:00:09,370 --> 00:00:10,908
Errenta aitorpena.

4
00:00:10,932 --> 00:00:14,070
Ea lortzen dudan beldur
hori pixka bat arintzea.

5
00:00:14,310 --> 00:00:16,320
Zer den esanez hasiko naiz.

6
00:00:16,440 --> 00:00:18,480
Izenak pista batzuk ematen ditu.

7
00:00:18,560 --> 00:00:21,856
Aitorpena da, ogasunari
esan behar diogulako,

8
00:00:21,880 --> 00:00:25,907
urte natural batean zehar,
zenbat diru jaso dugun.

9
00:00:25,931 --> 00:00:28,070
Dela lan etekinaren bidez,

10
00:00:28,130 --> 00:00:31,230
dela bestelako sarrera
batzuen ondorioz.

11
00:00:31,309 --> 00:00:36,651
Zerga-araudiak ezarritako
mugak gainditzen dituzten errentak

12
00:00:36,676 --> 00:00:41,945
lortu dituzten pertsona fisiko
guztiek aurkeztu behar dute:

13
00:00:41,970 --> 00:00:46,770
besteren konturako langileek,
autonomoek eta pentsiodunek.

14
00:00:46,939 --> 00:00:50,285
Hala ere, badaude salbuespen
batzuk, eta horregatik,

15
00:00:50,309 --> 00:00:52,026
hauxe da lehenengo aholkua:

16
00:00:52,051 --> 00:00:56,630
egiaztatu, ezer baino lehen, ea
aitorpena egin behar duzun edo ez.

17
00:00:56,710 --> 00:01:02,540
Zergatik? Errenta aitorpena ez
aurkezteak ondorioak dituelako.

18
00:01:02,740 --> 00:01:05,975
Zerga-ikuskapen bat
egiteko motiboa izan daiteke,

19
00:01:05,999 --> 00:01:08,606
eta isunak ere jaso ditzakezu.

20
00:01:08,631 --> 00:01:10,685
Beste kontu garrantzitsu bat:

21
00:01:10,709 --> 00:01:15,820
errenta-aitorpena, Hego Euskal Herrian,
nork bere Foru Ogasunean egin behar du.

22
00:01:15,880 --> 00:01:21,679
Araban, Gipuzkoan, Bizkaian edo Nafarroan.
Eta haietako bakoitzak berezitasunak ditu.

23
00:01:21,703 --> 00:01:24,920
Horregatik joko dut
ezaugarri orokorretara:

24
00:01:25,068 --> 00:01:28,398
Hasteko, banaka edo
familia gisa egin daiteke.

25
00:01:28,640 --> 00:01:32,475
Bi kasuetan, urtean zehar
irabazitako errenten aurkezpen

26
00:01:32,520 --> 00:01:35,082
edo azalpen formala
da egin behar dena.

27
00:01:35,240 --> 00:01:37,754
Has gaitezen galdera
zehatzak erantzuten:

28
00:01:37,779 --> 00:01:41,980
Zer nolako datuak edo
dokumentuak gehitu behar ditugu?

29
00:01:42,110 --> 00:01:44,115
Errenta-aitorpena aurkezteko,

30
00:01:44,139 --> 00:01:47,886
zergadunak zerga-urtean
izandako diru-sarrerak eta gastuak

31
00:01:47,911 --> 00:01:52,160
egiaztatzen dituen dokumentazio
guztia eduki behar du.

32
00:01:52,300 --> 00:01:56,493
Agiri horien artean daude
nominak, fakturak, ordainagiriak

33
00:01:56,529 --> 00:02:01,232
eta diru-sarrerak eta gastuak egiaztatzen
dituen beste edozein dokumentu.

34
00:02:01,370 --> 00:02:04,706
Horrekin guztiarekin,
Ogasunak kalkulatuko du

35
00:02:04,730 --> 00:02:09,468
ordaindu beharreko Pertsona Fisikoen
Errentaren gaineko Zerga zenbatekoa den,

36
00:02:09,493 --> 00:02:14,125
eta alderatuko du dagoeneko
urtean zehar ordaindu duzunarekin.

37
00:02:14,150 --> 00:02:20,500
Horren arabera, diru gehiago ordaintzea
edo dirua bueltan jasotzea egokituko zaizu.

38
00:02:20,670 --> 00:02:25,347
Gogoratu PFEZren gaineko
bideo bat egin genuela dagoeneko.

39
00:02:25,371 --> 00:02:27,230
Ikusi gehiago jakin nahi baduzu!

40
00:02:27,460 --> 00:02:28,740
Beste galdera bat:

41
00:02:28,848 --> 00:02:31,441
Nola aurkeztu behar
da errenta-aitorpena?

42
00:02:31,465 --> 00:02:35,451
Zorteduna bazara, autolikidazio
proposamena jaso dezakezu.

43
00:02:35,475 --> 00:02:37,620
Gipuzkoako Foru
Ogasunak, adibidez,

44
00:02:37,670 --> 00:02:43,121
eskura duen informazioa baliatzen du
proposamen automatiko bat bidaltzeko.

45
00:02:43,145 --> 00:02:47,360
Jasotakoarekin ados bazaude,
telematikoki onar dezakezu,

46
00:02:47,580 --> 00:02:49,430
edo aldaketa txikiak egin.

47
00:02:49,520 --> 00:02:53,416
Horrela bada, ez duzu bestelako
agiririk aurkeztu beharko.

48
00:02:53,440 --> 00:02:58,402
Horrela ez bada, aurrez aipatu ditugun
dokumentuak aurkeztu beharko dituzu.

49
00:02:58,427 --> 00:03:01,428
Dela telematikoki, zure

50
00:03:01,452 --> 00:03:03,740
dela bulegoetan, aurrez aurre.

51
00:03:03,990 --> 00:03:05,250
Eta azkenekoa:

52
00:03:05,436 --> 00:03:06,826
noiz aurkeztu behar da?

53
00:03:06,977 --> 00:03:10,164
Ogasun bakoitzak zehazten
du epea, baina oro har,

54
00:03:10,188 --> 00:03:13,329
apiriletik ekainera
bitartean izaten da aukera.

55
00:03:13,367 --> 00:03:15,630
Urtea amaitu
ostean egiten da beti.

56
00:03:15,730 --> 00:03:16,462
Hau da,

57
00:03:16,487 --> 00:03:18,991
2023ko errenta-aitorpena,

58
00:03:19,016 --> 00:03:23,070
adibidez, 2024ko udaberrian
aurkeztu beharko duzu.

59
00:03:23,130 --> 00:03:24,388
Nahikoa gaurkoz.

60
00:03:24,412 --> 00:03:27,360
Ekonomia ulertzeko gako
gehiago nahi badituzu,

61
00:03:27,410 --> 00:03:29,040
badakizu: harpidetu.

62
00:03:29,260 --> 00:03:31,030
Agur! Hurren arte!