Basque subtitles for clip: File:Ikusgela – Simone de Beauvoir - ca.webm
Jump to navigation
Jump to search
1 00:00:05,375 --> 00:00:08,166 Emakume ez da jaiotzen: egin egiten da. 2 00:00:08,191 --> 00:00:11,392 Ezein destino biologikok, psikikok, ekonomikok 3 00:00:11,392 --> 00:00:14,933 ez du definitzen gizaki emeak gizartean duen irudia 4 00:00:14,933 --> 00:00:17,466 zibilizazio osoak sortzen du 5 00:00:17,480 --> 00:00:19,735 Gaurkotasunik galdu ez duen gogoeta hau 6 00:00:19,802 --> 00:00:22,268 1949koa da. 7 00:00:22,280 --> 00:00:24,455 Simone de Beauvoirrek idatzi zuen, 8 00:00:24,480 --> 00:00:27,042 Bigarren sexua izeneko saiakera liburuan. 9 00:00:27,619 --> 00:00:30,435 Filosofoa, saiakera idazlea, nobelagilea, 10 00:00:30,460 --> 00:00:32,235 idazlea, kazetaria… 11 00:00:32,279 --> 00:00:34,203 hori guztia izan zen Beauvoir. 12 00:00:34,203 --> 00:00:37,105 Gaur egun, feminismo garaikidearen oinarrian 13 00:00:37,105 --> 00:00:41,188 dauden hainbat ideia garatu zituelako ezagutzen dugu nagusiki. 14 00:00:41,202 --> 00:00:43,202 Baina nor izan zen, Beauvoir? 15 00:00:43,227 --> 00:00:44,893 Zer dakigu bere bizitzaz? 16 00:00:44,894 --> 00:00:47,480 1908an jaio zen, 17 00:00:47,494 --> 00:00:48,494 Parisen, 18 00:00:48,499 --> 00:00:51,489 familia aberats eta katoliko baten babesean. 19 00:00:51,489 --> 00:00:54,556 15 urterako, bazekien idazle izan nahi zuela, 20 00:00:55,010 --> 00:00:58,135 eta sinesduna izateari utzia zion dagoeneko. 21 00:00:58,642 --> 00:01:02,602 Sorbonako Unibertsitatean ikasi zuen Filosofia, Parisen 22 00:01:02,903 --> 00:01:05,961 Garaiko intelektual ugari ezagutu zituen bertan, 23 00:01:05,961 --> 00:01:07,881 baita Jean Paul Sartre ere: 24 00:01:07,881 --> 00:01:11,481 bizitza osoan zehar bidelagun izango zuen pentsalaria. 25 00:01:12,128 --> 00:01:16,918 1949an Bigarren Sexua liburua kaleratu zuen, 26 00:01:17,327 --> 00:01:20,592 eta bere burua oraindik feminisitatzat ez bazuen ere, 27 00:01:20,592 --> 00:01:22,316 mundu zabaleko emakumeen aldeko 28 00:01:22,316 --> 00:01:24,449 borrokaren oinarri bilakatu zen. 29 00:01:25,224 --> 00:01:29,538 Bigarren Mundu Gerrak eragin handia izan zuen pentsalarien bizitzan. 30 00:01:29,538 --> 00:01:31,685 Jarrera apolitikoa alboratu 31 00:01:31,685 --> 00:01:34,018 eta gaur egun esango genukeen moduan, 32 00:01:34,018 --> 00:01:37,862 garaiko gatazka politikoetan bustitzen hasi zen Beauvoir. 33 00:01:37,876 --> 00:01:40,342 70eko hamarkadan, esaterako, 34 00:01:40,636 --> 00:01:42,852 abortuaren despenalizazioaren aldeko 35 00:01:42,852 --> 00:01:45,216 “Choisir” mugimendua sortu zuen. 36 00:01:45,643 --> 00:01:48,576 Choisir-ek aukeratu esan nahi du frantsesez. 37 00:01:49,117 --> 00:01:52,130 1986an hil zen; 38 00:01:52,130 --> 00:01:53,019 hori bai: 39 00:01:53,019 --> 00:01:56,082 bere eleberri, saiakera eta memoria liburuetan, 40 00:01:56,269 --> 00:01:59,349 gaurdainoko oihartzuna duten hainbat gogoeta utzita. 41 00:02:00,040 --> 00:02:01,103 Simone de Beauvoirren 42 00:02:01,128 --> 00:02:03,725 pentsamenduaren oinarrian dagoen 43 00:02:03,750 --> 00:02:05,629 korrontea existentzialismoa da. 44 00:02:05,629 --> 00:02:07,189 Edo zehatzago esanda, 45 00:02:07,189 --> 00:02:09,002 existentzialismo ateoa, 46 00:02:09,002 --> 00:02:11,002 oinarri teologikorik ez duena. 47 00:02:11,308 --> 00:02:12,641 Korronte horren arabera, 48 00:02:12,655 --> 00:02:14,775 gizakia ez dago aurrez determinatua 49 00:02:14,789 --> 00:02:17,789 inongo doktrina filosofiko edo moralengatik. 50 00:02:18,379 --> 00:02:21,242 Bizitzak eta munduak ez dute berezko zentzurik, 51 00:02:21,256 --> 00:02:23,762 baina norberak berea eman diezaioke. 52 00:02:23,762 --> 00:02:26,015 Edo are gehiago, eman behar dio, 53 00:02:26,015 --> 00:02:28,282 bizitza autentikoa bizi nahi badu. 54 00:02:28,793 --> 00:02:31,393 Gizakia askea da, eta ondorioz, 55 00:02:31,393 --> 00:02:33,975 kondenatuta dago etengabe hautatzera. 56 00:02:33,975 --> 00:02:37,675 Eta horrenbestez, haren erabakien arduraduna ere bada. 57 00:02:37,675 --> 00:02:40,155 Hautuekin eta ekintzekin erabakitzen du 58 00:02:40,155 --> 00:02:42,250 zer nolako pertsona izan nahi duen, 59 00:02:42,250 --> 00:02:44,982 eta zer nolako gizarte mota nahi duen eraiki. 60 00:02:45,402 --> 00:02:47,428 Akabo aitzakiak ohituretan, 61 00:02:47,439 --> 00:02:49,866 biologian edo dena-delakoan bilatzea! 62 00:02:50,420 --> 00:02:52,740 Existentzialismotik edan zuen, hortaz 63 00:02:52,790 --> 00:02:54,257 Simone de Beauvoirrek. 64 00:02:54,550 --> 00:02:56,937 Bere bizipenak oso presente zituela 65 00:02:56,937 --> 00:02:58,758 garatu zuen haren pentsamendua: 66 00:02:58,785 --> 00:03:03,575 gogoeta filosofikoa, zientifikoa eta literatur emaria uztartuz. 67 00:03:04,295 --> 00:03:06,629 Bost ideia nagusitan labur daiteke: 68 00:03:07,716 --> 00:03:09,850 1- Aske izateko, aske nahi eta egin 69 00:03:10,553 --> 00:03:12,986 Beauvoirren ustez askatasuna kokatua 70 00:03:12,986 --> 00:03:14,520 edo situatua da beti: 71 00:03:14,921 --> 00:03:17,721 pertsona konkretu bakoitzean gauzatzen da, 72 00:03:17,747 --> 00:03:20,347 testuinguru zehatz batek baldintzatua. 73 00:03:20,460 --> 00:03:22,373 Hala, norbanako guztiek ez dituzte 74 00:03:22,387 --> 00:03:23,920 beren askatasuna garatu 75 00:03:24,040 --> 00:03:28,174 eta beren bizi proiektu propioak gauzatzeko aukera berdinak. 76 00:03:28,214 --> 00:03:30,250 Adibidez, Esklaboak ez ditu 77 00:03:30,285 --> 00:03:32,085 Jaunaren aukera berdinak, 78 00:03:32,138 --> 00:03:34,805 eta emakumezkoak ere ez gizonezkoarenak. 79 00:03:35,415 --> 00:03:36,482 Horren aurrean, 80 00:03:36,508 --> 00:03:39,733 gizakiak uneoro bere eta besteen askatasuna 81 00:03:39,746 --> 00:03:42,147 eraiki, zabaldu eta borrokatu behar du. 82 00:03:42,159 --> 00:03:43,559 Beauvoirren esanetan, 83 00:03:43,639 --> 00:03:48,014 askatasunari muzin egitea gizatasunari berari uko egitea da. 84 00:03:48,900 --> 00:03:51,779 2- Gizatasuna anbiguoa da 85 00:03:51,952 --> 00:03:54,757 Gizakiak izaera kontraesankorra berezkoa du. 86 00:03:55,205 --> 00:03:57,871 Animalia izan nahi ez duen animalia da. 87 00:03:58,312 --> 00:04:00,749 Gaurkotasunean bezainbeste bizi da 88 00:04:00,749 --> 00:04:03,416 lehenaldiaren eta etorkizunaren artean. 89 00:04:03,822 --> 00:04:06,382 Norbanakoa da, baina kolektiboa, 90 00:04:06,382 --> 00:04:09,048 besteekiko harremanean eraikitzen baita. 91 00:04:09,616 --> 00:04:13,771 Bikoiztasun horiek aitortu eta pentsatu egiten ditu Beauvoirrek, 92 00:04:13,771 --> 00:04:16,921 eta gure pentsamendu europarraren ideia bitarrak 93 00:04:16,921 --> 00:04:19,534 elkarrizketan jarri eta batu nahi ditu. 94 00:04:19,654 --> 00:04:21,097 Bizitza eta heriotza, 95 00:04:21,097 --> 00:04:22,804 gorputza eta adimena, 96 00:04:22,817 --> 00:04:24,324 natura eta kultura, 97 00:04:24,376 --> 00:04:25,644 gizona eta emakumea. 98 00:04:26,215 --> 00:04:29,003 Bi muturretan oinarritutako eskema horiek 99 00:04:29,030 --> 00:04:31,830 berrikusi eta birpentsatzeko bidea zabaltzen du. 100 00:04:33,595 --> 00:04:35,395 3- Emakume egin egiten da 101 00:04:36,221 --> 00:04:39,376 Gizakia, gizona edo emakumea aldez aurretik 102 00:04:39,376 --> 00:04:41,910 definitzeko saiakerak baztertzen ditu: 103 00:04:42,149 --> 00:04:45,816 dela ekonomiatik, dela psikologiatik, dela biologiatik. 104 00:04:46,189 --> 00:04:50,828 Bizitzari, eta ondorioz kontzeptuei, eginez ematen zaie esanahia, 105 00:04:50,882 --> 00:04:53,936 norbere eta gizarte marko zehatzen arabera. 106 00:04:54,163 --> 00:04:56,096 Kanpotik eta barrutik eginez. 107 00:04:56,533 --> 00:04:58,999 Ez dago izate naturalik, berezkorik. 108 00:04:59,359 --> 00:05:02,359 Ez dago zapalkuntza edo pribilegio naturalik. 109 00:05:02,756 --> 00:05:06,756 Eta horrenbestez izate, botere-egitura eta posizio horiek, 110 00:05:06,781 --> 00:05:10,291 kulturalak diren heinean, aldagarriak dira. 111 00:05:10,291 --> 00:05:12,702 Judu, beltz, euskaldun, 112 00:05:12,702 --> 00:05:14,835 ez da jaiotzen, egin egiten da. 113 00:05:15,394 --> 00:05:19,590 Gizarteak, testuinguruak eta norbere erabakiek egiten dute. 114 00:05:19,590 --> 00:05:21,190 Eta baita emakume ere. 115 00:05:22,376 --> 00:05:25,710 4- Bestetasunaren filosofia 116 00:05:25,727 --> 00:05:29,174 Beauvoirrek “bestetasunaren” kategoria erabiltzen du 117 00:05:29,212 --> 00:05:32,545 emakumeen lekua mundu maskulino honetan azaltzeko. 118 00:05:33,223 --> 00:05:36,823 Proiektu askea garatzeko, norbere burua ez da nahikoa. 119 00:05:36,835 --> 00:05:40,702 Gizakiok geure burua besteekiko harremanean garatzen dugu. 120 00:05:41,417 --> 00:05:45,950 Norberaren eta bestearen arteko harremana bi eratakoa izan daiteke. 121 00:05:46,023 --> 00:05:47,857 Parez pareko harremana bada, 122 00:05:47,898 --> 00:05:50,057 bi norabidetakoa izango da aitortza, 123 00:05:50,111 --> 00:05:51,844 eta biak aberastuko ditu. 124 00:05:52,280 --> 00:05:54,347 Bestetasunezkoa bada aldiz, 125 00:05:54,347 --> 00:05:58,280 jabea eta esklabuarena bezalaxe, ez da aitortzarik izango. 126 00:05:58,882 --> 00:06:02,682 Bestea beti definituko da Batarekiko erlazioan, 127 00:06:02,684 --> 00:06:06,484 eta haren begietatik ezagutuko du mundua zein bere burua. 128 00:06:06,751 --> 00:06:09,699 Jabea izango da nor, subjektu; 129 00:06:09,699 --> 00:06:12,859 esklaboa aldiz, bestea, objektua. 130 00:06:13,353 --> 00:06:15,392 Hori da, Beauvoirren hitzetan, 131 00:06:15,392 --> 00:06:17,112 emakumearekin gertatzen dena. 132 00:06:17,272 --> 00:06:21,304 Gizona subjektua da, emakumea aldiz, bestea. 133 00:06:21,664 --> 00:06:25,864 Gaur egungo kirol albistegietan aurki dezakegu horren adibidea. 134 00:06:25,910 --> 00:06:28,137 Gizonezkoen kirola, kirola da. 135 00:06:28,137 --> 00:06:30,003 Emakumezkoen kirola, aldiz, 136 00:06:30,003 --> 00:06:34,128 azpi-kategoria bat; bestea; emakumezkoen kirola. 137 00:06:35,259 --> 00:06:41,249 5- Aniztasunaren pentsamendua: desberdintasunak berdintasunean 138 00:06:41,521 --> 00:06:43,321 Aniztasunari erreparatuta, 139 00:06:43,574 --> 00:06:46,307 Beauvoirrek bi ideia kontrajartzen ditu: 140 00:06:46,360 --> 00:06:49,627 batetik, logika zapaltzaile eta inperialistakoa: 141 00:06:49,813 --> 00:06:52,106 “berdintasuna desberdintasunean”. 142 00:06:52,718 --> 00:06:54,385 Desberdinak diren horiei, 143 00:06:54,411 --> 00:06:57,678 nolabaiteko berdintasun teorikoa onartzen zaie, 144 00:06:57,930 --> 00:07:02,263 baina baldintza errealei dagokienean, zokoratuta mantentzen dira. 145 00:07:03,047 --> 00:07:07,014 Bestetik, esaldiari buelta ematea aldarrikatzen du pentsalariak: 146 00:07:07,081 --> 00:07:09,948 “desberdintasuna berdintasunean” bihurtuz. 147 00:07:10,420 --> 00:07:12,473 Esaldi horretatik abiatuta, 148 00:07:12,473 --> 00:07:14,406 desberdintasunak parez-pare, 149 00:07:14,449 --> 00:07:20,217 berdinetik berdinera eta oinarritik aintzat hartuko dituen pentsamendu bat garatzen du. 150 00:07:20,217 --> 00:07:22,625 Funtsean, hori izan daiteke gaur egun 151 00:07:22,625 --> 00:07:25,038 zapalkuntza anitzak kontuan hartuz 152 00:07:25,105 --> 00:07:28,972 jardun nahi duen egiteko modu intersekzionalaren oinarria. 153 00:07:29,430 --> 00:07:32,296 Kontzeptu horiek guztiak gaur egungo mundua 154 00:07:32,326 --> 00:07:35,394 ulertu eta aztertzeko erabiltzen ditugu oraindik. 155 00:07:35,394 --> 00:07:37,660 Horregatik dago Simone de Beauvoir 156 00:07:37,703 --> 00:07:40,836 XX. mendeko pentsalari esanguratsuenen artean. 157 00:07:41,133 --> 00:07:44,866 Eta izan zuen etorkizunera begira jartzeko abilezia ere: 158 00:07:45,641 --> 00:07:48,549 "Sexuen artean bestelako harreman haragizko 159 00:07:48,549 --> 00:07:53,498 eta afektiboak sortuko dira, guretzat ezin igarrizkoak” 160 00:07:53,803 --> 00:07:56,595 70 urte baino gehiago joan direnean, 161 00:07:56,595 --> 00:07:58,462 asmatu zuela esan genezake? 162 00:07:58,999 --> 00:08:03,495 Edo irudikatu ezin ditugun harremanak sortzeko daude oraindik?