Basque subtitles for clip: File:Ikusgela – Axular eta XVII. mendeko literatura.webm
Jump to navigation
Jump to search
1 00:00:03,610 --> 00:00:05,281 Egun on, arratsalde on, 2 00:00:05,328 --> 00:00:06,147 gabon! 3 00:00:06,240 --> 00:00:07,078 Zer moduz? 4 00:00:07,141 --> 00:00:08,906 Dagoeneko ezagutzen dugu elkar, 5 00:00:08,931 --> 00:00:11,980 baina badaezpada ere gogoraraziko dizuet nire izena: 6 00:00:12,380 --> 00:00:13,900 Ira dei nazakezue, 7 00:00:14,160 --> 00:00:15,570 El-bira. 8 00:00:15,730 --> 00:00:17,941 Gaurkoan, denboran atzera egin behar dugu, 9 00:00:17,996 --> 00:00:20,063 Axularrekin baitugu hitzordua; 10 00:00:20,330 --> 00:00:22,570 euskaraz argitaratu zen lehenengo prosazko 11 00:00:22,594 --> 00:00:25,450 liburu originalaren idazlearekin, hain zuzen. 12 00:00:25,751 --> 00:00:27,250 Has gaitezen lehenbailehen! 13 00:00:27,791 --> 00:00:28,720 Tatxaaan! 14 00:00:28,751 --> 00:00:30,220 XVI. mendean gaude! 15 00:00:30,390 --> 00:00:33,620 Eta hementxe dugu Pedro Agerre Azpilikueta. 16 00:00:34,070 --> 00:00:34,643 Nor? 17 00:00:34,679 --> 00:00:37,120 Lehen ez al duzu beste izen bat esan, Ira? 18 00:00:37,460 --> 00:00:38,784 Bai, bai. Lasai. 19 00:00:38,808 --> 00:00:43,110 Jaio zen baserriaren izenez ezagutzen dugu idazlea, Axular ezizenez. 20 00:00:43,350 --> 00:00:47,118 Inoizko euskal idazle handienetakoa da eta hark idatzitako 21 00:00:47,142 --> 00:00:50,470 Gero liburua euskal literaturako lan nagusietakoa dugu. 22 00:00:50,940 --> 00:00:53,160 Eta zer lanbide ote du Axularrek? 23 00:00:53,280 --> 00:00:54,233 Laboraria? 24 00:00:54,310 --> 00:00:55,519 Abokatua? 25 00:00:55,567 --> 00:00:56,241 Ez! 26 00:00:56,270 --> 00:00:58,130 Apaiza da, noski! 27 00:00:58,550 --> 00:00:59,592 Baina tira, 28 00:00:59,620 --> 00:01:01,851 Axularren lanari geroago helduko diogu, 29 00:01:01,884 --> 00:01:04,544 ze behingoz etorriko gara XVI. mendera, 30 00:01:04,584 --> 00:01:07,317 eta aprobetxatu behar dugu kuxkuxeatzeko! 31 00:01:08,040 --> 00:01:10,655 Lehen saioa gogoan baduzue gogoratuko duzue 32 00:01:10,679 --> 00:01:13,768 XVI. mendean hasi zela Erreforma potestantea, 33 00:01:13,792 --> 00:01:15,560 Martin Lutherrek hauspotuta. 34 00:01:15,800 --> 00:01:18,490 Erdi Aroko Eliza ahalguztiduna banatu egin da. 35 00:01:18,880 --> 00:01:21,328 Hori gutxi balitz, erlijioaren aitzakian, 36 00:01:21,385 --> 00:01:24,333 Europako hainbat herrialderen arteko gerrak piztu dira. 37 00:01:24,550 --> 00:01:26,771 Kontinentea porru eginda dago. 38 00:01:27,200 --> 00:01:28,310 Goazen hemendik! 39 00:01:28,370 --> 00:01:31,760 Baina, zer dela eta amaitzen dut beti historiaz hizketan? 40 00:01:31,793 --> 00:01:34,820 Ez al naiz ni literaturako eskolak ematera etorri? 41 00:01:35,000 --> 00:01:38,467 Bada, historiak eragin zuzena duelako literaturan! 42 00:01:38,534 --> 00:01:41,436 Izan ere, Kontrarreforma mugimenduaren baitan, 43 00:01:41,460 --> 00:01:43,975 Erromako Elizak erabaki zuen herri xeheari 44 00:01:43,999 --> 00:01:46,738 kristau-ikasbidea gogotik irakatsi behar zitzaiola, 45 00:01:47,017 --> 00:01:49,800 eta haien mezua errazago iritsi zedin 46 00:01:50,010 --> 00:01:52,370 tokian tokiko hizkuntzak lehenesten hasi zen. 47 00:01:52,730 --> 00:01:54,798 Biblia hainbat hizkuntzatara itzuli zen, 48 00:01:54,822 --> 00:01:58,140 baita euskarara ere, Joanes Leizarragaren eskutik. 49 00:01:58,510 --> 00:02:02,742 Hala ere, Bibliaz gain, sekulako spam kanpaina prestatu zuen elizak: 50 00:02:02,920 --> 00:02:03,873 katiximak, 51 00:02:03,930 --> 00:02:07,620 sermoiak, debozio-liburuak, otoitz-liburuak, santuen bizitzak… 52 00:02:07,780 --> 00:02:10,810 Spotify edo YouTubeko iragarkiak baino askoz okerrago! 53 00:02:11,170 --> 00:02:11,754 Gainera, 54 00:02:11,800 --> 00:02:14,120 estilo barrokoa gailendu zen garai honetan. 55 00:02:14,330 --> 00:02:18,660 Jantziak eta elizak erabat kargatuta zeuden, begiak saturatzeraino. 56 00:02:18,800 --> 00:02:20,722 Ez zegoen ihes egiterik. 57 00:02:21,080 --> 00:02:26,034 Hori dela-eta, XVI. eta XVII. mendeetan idatzi eta argitaratu ziren testu gehienak 58 00:02:26,058 --> 00:02:27,720 erlijioari buruzkoak dira. 59 00:02:28,334 --> 00:02:31,369 Itzul gaitezen Axularrengana, abandonatuta utzi baitugu, 60 00:02:31,393 --> 00:02:34,750 XVI. eta XVII. mendeetan turismoa egin nahi genuela-eta. 61 00:02:35,460 --> 00:02:41,950 Pedro Agerre Azpiliueta, Axular, 1556an jaio zen Urdazubin, Nafarroa Garaian, 62 00:02:42,140 --> 00:02:47,420 eta 1644an hil zen Saran, Lapurdin, bertako erretore izan baitzen. 63 00:02:47,710 --> 00:02:51,470 Frantziako Tarben eta Salamancan egin omen zituen ikasketak, 64 00:02:51,810 --> 00:02:54,829 baina bada bertsio interesgarriago bat, 65 00:02:55,080 --> 00:02:58,360 kondairaren arabera deabrua izan baitzuen irakasle. 66 00:02:58,610 --> 00:02:59,429 Bai, bai. 67 00:02:59,480 --> 00:03:00,805 Deabrua bera. 68 00:03:00,830 --> 00:03:04,862 Istorioak dio Sarako Lezia koban zuela eskola deabruak, 69 00:03:04,886 --> 00:03:09,290 eta bertan ikasi zituela Axularrek mota guztietako zientzia ilunak, 70 00:03:09,370 --> 00:03:12,880 baita erudizioa eta oratoria-trebetasunak eskuratu ere. 71 00:03:13,200 --> 00:03:14,639 Batzuek diotenez, 72 00:03:14,750 --> 00:03:18,890 jakiturien truke, Axularren itzalarekin geratu zen deabrua. 73 00:03:19,160 --> 00:03:24,120 Beste batzuen arabera, idazleak deabrua bera engainatzea lortu zuen. 74 00:03:24,470 --> 00:03:25,903 Auskalo. 75 00:03:26,010 --> 00:03:28,858 Izan ere, kondairak kondaira eta deabruak deabru, 76 00:03:28,903 --> 00:03:31,980 argi dago idazleak obra oso garrantzitsua idatzi zuela: 77 00:03:32,296 --> 00:03:35,620 Gero, bi partetan partitua eta berezia liburua, 78 00:03:35,880 --> 00:03:37,510 Gero laburduraz ezagunagoa. 79 00:03:37,990 --> 00:03:43,050 Idazlea hil baino urtebete lehenago argitaratu zen, 1643an, Bordelen. 80 00:03:43,691 --> 00:03:47,760 Hasieran aipatu bezala, Gero dugu euskarazko lehen liburu mardula: 81 00:03:48,090 --> 00:03:52,050 euskal literaturaren historian lehen prosazko liburu original argitaratua da. 82 00:03:52,770 --> 00:03:56,380 Lapurtera klasikoan idatzita dago, eta euskal idazle klasikoentzat, 83 00:03:56,404 --> 00:03:58,717 Iparraldekoak nahiz Hegoaldekoak izan, 84 00:03:58,741 --> 00:04:00,760 erreferentziazko maisulana da, 85 00:04:00,850 --> 00:04:02,730 euskara jasoaren eredua. 86 00:04:02,780 --> 00:04:06,010 Axularrek ere erlijioa izan zuen hizpide bere lanean. 87 00:04:06,240 --> 00:04:09,300 Baina bere kasuan, inolako jira-birarik egin gabe, 88 00:04:09,510 --> 00:04:13,230 irakurlearen jokabidea aldatzeko helburua agertzen du idazleak. 89 00:04:13,490 --> 00:04:15,330 Liburuaren sarrerak honelaxe dio: 90 00:04:16,090 --> 00:04:18,630 Bi partetan partitua eta berezia. 91 00:04:19,040 --> 00:04:22,590 Lehenbizikoan emaiten da aditzera, zenbat kalte egiten duen 92 00:04:22,615 --> 00:04:25,490 luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko uzteak. 93 00:04:26,160 --> 00:04:27,809 Bigarrenean kidatzen da, 94 00:04:27,834 --> 00:04:32,750 eta aitzinatzen, luzamenduak utzirik, bere hala, bere egin bideari lothu nahi zaikana. 95 00:04:33,501 --> 00:04:37,330 Horrela, liburuaren gai nagusia atsotitz honekin laburtu liteke: 96 00:04:37,650 --> 00:04:39,220 “gero dioenak bego dio”. 97 00:04:39,594 --> 00:04:40,323 Hala ere, 98 00:04:40,350 --> 00:04:44,800 Patxi Salaberri Muñoa adituak zortzi azpigai bereizi ditu obra honetan. 99 00:04:45,170 --> 00:04:48,810 Hementxe botako dizkizuet, ea baten batekin identifikatzen zareten: 100 00:04:49,150 --> 00:04:49,913 etsaiak, 101 00:04:49,990 --> 00:04:51,310 alferrak eta nagiak, 102 00:04:51,400 --> 00:04:52,930 usantza eta fidantziak, 103 00:04:53,170 --> 00:04:54,490 kolera eta haserrea, 104 00:04:54,740 --> 00:04:56,240 aho-sabelaren erresuma, 105 00:04:56,410 --> 00:04:57,770 sabeletik beherakoak, 106 00:04:57,930 --> 00:04:59,030 barne ausikiak, 107 00:04:59,230 --> 00:05:00,540 eta amaiera ordukoak. 108 00:05:01,157 --> 00:05:03,560 Hala ere, ez al dut nik lehen esan 109 00:05:03,584 --> 00:05:07,240 Axularren lana gainerako apaizengandik bereizten zela? 110 00:05:07,675 --> 00:05:10,442 Klaro, pentsatuko duzue ziria sartu dizuedala 111 00:05:10,466 --> 00:05:14,330 Izan ere, Axularrek aditzera eman nahi dituen irakaspen unibertsalak 112 00:05:14,570 --> 00:05:18,790 Eliza katolikoak Trentoko Kontziliotik hobesten dituen egiak eta dogmak dira. 113 00:05:19,382 --> 00:05:20,400 Baaaaaina! 114 00:05:20,655 --> 00:05:25,190 Kontua da estilo bikaina darabilela Axularrek, bizia eta landua; 115 00:05:25,450 --> 00:05:27,620 hiztegi aberatsa eta maila handikoa. 116 00:05:27,910 --> 00:05:31,871 Hizkuntzarekiko sena eta dotorezia handia agertzen ditu idazleak liburuan, 117 00:05:31,905 --> 00:05:32,915 eta horregatik, 118 00:05:32,940 --> 00:05:34,662 erabat bereizten da garai hartan 119 00:05:34,686 --> 00:05:38,100 herri xehea doktrinatzeko idatzitako beste lanetatik. 120 00:05:38,545 --> 00:05:39,553 Gaaaainera! 121 00:05:39,606 --> 00:05:43,322 Aipatzekoa da, irakurlea konbentzitzeko ahalegin horretan, 122 00:05:43,346 --> 00:05:46,220 autore ospetsu ugari aipatzen dituela liburuak: 123 00:05:46,360 --> 00:05:50,180 San Agustin eta Santo Tomas Akinokoa, Seneka, San Krisostomo… 124 00:05:50,270 --> 00:05:53,920 baita autore klasikoak ere; adibidez Ovidio edo Plutarko. 125 00:05:54,250 --> 00:05:59,000 Horrek azaltzen digu zer nolako baliabide erretorikoak zituen gure idazleak. 126 00:05:59,390 --> 00:06:02,240 Laburbilduz, kalitatezko prosa bikainean jaso zuen 127 00:06:02,264 --> 00:06:04,667 Axularrek mende oso bateko pentsamoldea, 128 00:06:04,702 --> 00:06:05,711 eta horregatik, 129 00:06:05,820 --> 00:06:08,880 Luis Villasante hizkuntzalari eta euskaltzainak esan zuen: 130 00:06:09,150 --> 00:06:11,730 “Axular da euskal prosaren sortzailea”. 131 00:06:11,833 --> 00:06:14,604 Bada “euskal letren printze” izendatu duenik ere, 132 00:06:14,628 --> 00:06:17,648 Madonna edo Britney Spears pop musikan bezala. 133 00:06:17,760 --> 00:06:22,150 Axular XVII. mendeko Britney Spears izan bazan edo ez bazan, 134 00:06:22,210 --> 00:06:26,430 sar dadila kalabazan, eta atera dadila Gero euskal letren plazan. 135 00:06:26,760 --> 00:06:27,768 Eta gogoratu, 136 00:06:27,820 --> 00:06:29,690 ez utzi geroko gerokoak!