Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-San Tomas.webm
Jump to navigation
Jump to search
1 00:00:00,670 --> 00:00:03,376 Badator Abenduaren 21a: San Tomas eguna. 2 00:00:03,400 --> 00:00:05,989 Hona zortzi datu, taloa jan artean entzuteko. 3 00:00:06,627 --> 00:00:09,742 Euskal herriko hainbat herri zein hiritan ospatzen da: 4 00:00:09,766 --> 00:00:12,820 Bilbon, Lekeition, Azpeitian edo Donostian, adibidez. 5 00:00:14,020 --> 00:00:18,050 Baserritarrek baserrien errenta ordaintzeko zuten epearen azken eguna omen zen. 6 00:00:18,190 --> 00:00:22,170 Hirira jaitsi behar zutela probestuz, azoka jartzeko baliatzen zuten aukera. 7 00:00:23,550 --> 00:00:25,716 Horregatik heldu zaigu azoka antolatu 8 00:00:25,740 --> 00:00:28,060 eta baserritar itxuraz janzteko ohitura. 9 00:00:28,084 --> 00:00:29,410 Soinekoa, txapela, abarkak… 10 00:00:31,160 --> 00:00:33,228 Askok Santo Tomas esaten badiote ere, 11 00:00:33,252 --> 00:00:35,950 Euskaltzaindiak San Tomas adiera lehenesten du. 12 00:00:37,390 --> 00:00:39,028 Txerria da eguneko protagonista. 13 00:00:39,052 --> 00:00:41,708 Ohikoa da txistorra taloa eta pintxoak jatea. 14 00:00:41,732 --> 00:00:44,300 Arrasaten txerri dantza ere egiten dute! 15 00:00:45,030 --> 00:00:47,084 Txerri handiak zozketatu ohi dira, 16 00:00:47,108 --> 00:00:49,790 maiz 350 kilotik gorakoak. 17 00:00:51,610 --> 00:00:53,573 Arrasaten egun bat beranduago ospatzen da, 18 00:00:53,597 --> 00:00:54,720 abenduaren 22an. 19 00:00:55,000 --> 00:00:57,308 Bertako feria zaharrena dela esan ohi da, 20 00:00:57,332 --> 00:01:00,108 1351. ean baimendu zuen 21 00:01:00,132 --> 00:01:02,610 Petri I.a Ankerra Gaztelako erregeak. 22 00:01:04,810 --> 00:01:07,280 Bertako meatzerreka auzoan ospatu ohi zen feria, 23 00:01:07,490 --> 00:01:11,268 baina 1727an bi pertsona labankadaz hil zituztenez, 24 00:01:11,292 --> 00:01:13,550 hirigunera lekualdatu zuten, badaezpada. 25 00:01:13,790 --> 00:01:15,188 Ondo pasa!