Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Mary Wollstonecraft.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,830 --> 00:00:08,970
1789an, Frantziako Iraultzak
hankaz gora jarri zuen historia,

2
00:00:09,310 --> 00:00:11,770
elizari eta nobleziari
boterea erauzita.

3
00:00:12,340 --> 00:00:14,950
Trukean, burgesiak
hartu zuen haien lekua,

4
00:00:15,160 --> 00:00:18,680
eta aldaketa nabarmenak ezarri
zituen gizartearen antolaketan.

5
00:00:19,590 --> 00:00:23,740
Baina zer leku zuten emakumeek
ustezko askatasun garai berri haietan?

6
00:00:24,160 --> 00:00:25,054
Spoiler:

7
00:00:25,120 --> 00:00:27,180
alboratuta eta
zapalduta bizi ziren.

8
00:00:28,270 --> 00:00:32,297
Emakume batzuek, ordea,
uko egin zieten inposatutako rolei

9
00:00:32,321 --> 00:00:34,710
eta desafiatu egin
zuten garaiko morala.

10
00:00:35,160 --> 00:00:37,320
Haietako bat da
Mary Wollstonecraft

11
00:00:37,500 --> 00:00:39,740
idazle eta pentsalari
britainiarra.

12
00:00:40,130 --> 00:00:44,160
Gaur egun feministatzat joko
genituzkeen testuak idatzi zituen,

13
00:00:44,180 --> 00:00:46,886
erabat apurtzaileak
ziren garaian.

14
00:00:47,890 --> 00:00:53,140
1759ko apirilaren 27an
jaio zen, Londresen,

15
00:00:53,350 --> 00:00:56,010
maila ertain-altuko
familia burges baten baitan.

16
00:00:56,620 --> 00:00:59,030
Oso gaztetatik hasi
behar izan zuen lanean,

17
00:00:59,200 --> 00:01:01,050
jostun zein irakasle gisa.

18
00:01:01,700 --> 00:01:06,450
Emakumeentzako eskola bat ere sortu
zuen, hezkuntza baitzen, haren esanetan,

19
00:01:06,880 --> 00:01:10,480
emakumeen patua baldintzatzen
zuen aldagai garrantzitsua.

20
00:01:11,440 --> 00:01:14,210
Baina kezka intelektualak
zituen Wollstonecraftek,

21
00:01:14,350 --> 00:01:17,390
eta argi zuen ogibidea horren
gainean nahi zuela eraiki.

22
00:01:18,590 --> 00:01:19,610
Baita lortu ere:

23
00:01:19,860 --> 00:01:21,710
idazle profesionala izan zen;

24
00:01:22,140 --> 00:01:24,290
eleberrigilea eta
saiakera-egilea.

25
00:01:25,690 --> 00:01:30,900
Frantziako Iraultzak erakarrita,
Parisera jo zuen, 1792an,

26
00:01:31,210 --> 00:01:33,750
eta bertako giro
intelektualean murgildu zen,

27
00:01:34,350 --> 00:01:37,108
harik eta, Frantzia eta Britaina
Handiaren arteko tentsioek

28
00:01:37,132 --> 00:01:40,800
baldintzatuta jaioterrira
itzuli behar izan zuen arte.

29
00:01:42,491 --> 00:01:45,810
Frantziako Iraultza begi onez
ikusi zuen Wollstonecraftek,

30
00:01:46,330 --> 00:01:48,320
baina kritiko ere
agertuko zen harekin:

31
00:01:49,170 --> 00:01:52,990
iraultzak ekarritako beldur- eta
zentsura-giroarekin besteak beste.

32
00:01:53,800 --> 00:01:57,319
Wollstonecraftek pentsamendu
feministaren zutabe izan diren

33
00:01:57,343 --> 00:01:59,180
zenbait ideia garatu zituen.

34
00:01:59,460 --> 00:02:00,820
Gaurko begietatik,

35
00:02:00,930 --> 00:02:05,426
haren lan esanguratsuena
1792an argitaratutako

36
00:02:05,450 --> 00:02:08,486
A Vindication of the
Rights of Woman izan zen.

37
00:02:08,511 --> 00:02:11,780
Euskaraz Emakumearen
eskubideen aldeko defentsa.

38
00:02:12,080 --> 00:02:15,300
Izenburuak berak argi
adierazten du liburuaren muina.

39
00:02:15,600 --> 00:02:18,990
Wollstonecraften gogoetak
lau ideia hauetan jaso ditugu.

40
00:02:19,240 --> 00:02:22,610
1-Genero-bereizketaren
oinarria ez da naturala.

41
00:02:23,380 --> 00:02:27,680
Garaiko gizarteak gizonari arrazoimena
eta askatasuna aitortzen zizkion.

42
00:02:28,000 --> 00:02:31,110
Emakumea, aldiz, izaki
emozionaltzat jotzen zen,

43
00:02:31,580 --> 00:02:35,220
plazererako aproposa, ezgauza
bere kabuz erabakiak hartzeko.

44
00:02:36,150 --> 00:02:40,460
Wollstonecraftek argudiatu zuen
desberdintasun hori sozialki eraikia dela:

45
00:02:40,791 --> 00:02:43,553
hezkuntzak, legeek
eta ohiturek egiten dutela

46
00:02:43,577 --> 00:02:46,750
gizonek eta emakumeek
ezaugarri desberdinak garatzea.

47
00:02:47,010 --> 00:02:48,170
Bestela esanda:

48
00:02:48,590 --> 00:02:52,350
emakumeak gizonezkoak bezain
gai dira edozein abilezia garatzeko.

49
00:02:53,700 --> 00:02:55,560
2-Ezkontzaren aurka.

50
00:02:56,550 --> 00:03:00,350
Wollstonecraftek gogor jo zuen
ezkontzaren instituzioaren aurka,

51
00:03:00,680 --> 00:03:04,280
emakumearen mendekotasun-egoeraren
arrazoietako bat zelakoan.

52
00:03:04,890 --> 00:03:09,680
Garaiko Europan emaztea senarraren
mendekoa zen, ekonomikoki eta juridikoki.

53
00:03:10,010 --> 00:03:11,950
Seme-alabak senarrarenak ziren,

54
00:03:12,530 --> 00:03:16,270
eta senarrak eskubidea zuen
emaztearekin ia edozer egiteko.

55
00:03:17,090 --> 00:03:18,175
Azkenerako,

56
00:03:18,200 --> 00:03:22,290
ezkondu egin zen idazlea, William
Godwin pentsalari anarkistarekin.

57
00:03:22,610 --> 00:03:26,410
Hori bai, haren bigarren alabari
babes juridikoa emateko soilik.

58
00:03:27,510 --> 00:03:30,774
3-Arrazoimena eta
emozioak erabat bereizita

59
00:03:30,799 --> 00:03:33,480
aurkeztu zituen,
pentsalari ilustratu askok

60
00:03:33,590 --> 00:03:34,730
egiten zuten bezala.

61
00:03:35,120 --> 00:03:36,290
Idazlearen arabera,

62
00:03:36,510 --> 00:03:40,664
arrazoimenak kontrolatu behar du
gizakiaren jarduna, emozioen gainetik.

63
00:03:40,688 --> 00:03:43,300
Emozioak bigarren
mailakotzat jotzen ditu.

64
00:03:43,870 --> 00:03:44,615
Hala ere,

65
00:03:44,640 --> 00:03:47,340
haren azken liburuan
joera honekin apurtu zuen;

66
00:03:47,740 --> 00:03:49,810
emozioekiko jarrera aldatu zuen

67
00:03:50,010 --> 00:03:53,477
eta modu konplexuago eta
mamitsuago batean irudikatu zuen

68
00:03:53,501 --> 00:03:56,190
arrazoimenaren eta
emozioen arteko harremana.

69
00:03:57,470 --> 00:04:00,290
4-Pribatua eta publikoa
bereiztearen kontra

70
00:04:00,630 --> 00:04:03,270
Pentsamendu ilustratuan,
oso indartsua zen

71
00:04:03,294 --> 00:04:06,100
eremu pribatuaren eta
publikoaren arteko bereizketa.

72
00:04:06,620 --> 00:04:10,620
Etxean edo familian egiten zena
norbere eremukotzat jotzen zen,

73
00:04:10,950 --> 00:04:14,380
eta ez zuen zertan eremu
publikoko arauen araberakoa izan.

74
00:04:14,850 --> 00:04:16,470
Wollstonecraft, zentzu horretan,

75
00:04:16,750 --> 00:04:18,640
ez zen ilustratu
estandarra izan.

76
00:04:18,900 --> 00:04:21,680
Gizon eta emakumeen
berdintasunera bidean,

77
00:04:21,930 --> 00:04:26,000
harreman publikoak zein pribatuak
aldatzeko premia aldarrikatu zuen.

78
00:04:26,210 --> 00:04:31,120
Dioenez, harreman desegokiek –edo
toxikoek, orain esango genukeen moduan–

79
00:04:31,310 --> 00:04:33,620
askotariko munstroak
eratzen dituzte.

80
00:04:34,680 --> 00:04:37,330
5-Izaera kritikoa, azkeneraino

81
00:04:38,170 --> 00:04:42,330
Wollstonecraftek kontra egin zien
baita gertuko sentitzen zituenei ere.

82
00:04:43,270 --> 00:04:45,490
Jean-Jacques Rousseaurena
da adibide garbia.

83
00:04:46,050 --> 00:04:49,980
Miretsi egiten zuen Ilustrazioko
ideien pentsalari nabarmena izan zena.

84
00:04:51,030 --> 00:04:53,203
Eta, hala ere,
gogor kritikatu zuen:

85
00:04:53,228 --> 00:04:55,411
izan ere, Rousseauk emakumeak

86
00:04:55,435 --> 00:04:58,411
hezkuntza zientifiko eta
akademikotik kanpo utzi zituen.

87
00:04:59,480 --> 00:05:02,880
Rousseauren arabera,
emakumeak mendekoak dira izatez.

88
00:05:04,020 --> 00:05:07,051
Baina pentsalari
britaniarraren izaera iraultzailea

89
00:05:07,075 --> 00:05:09,430
ez zen idatzitako
testuetan soilik garatu.

90
00:05:09,930 --> 00:05:13,080
Haren bizitzako erabakietan
ere islatu zuen sen hori.

91
00:05:13,790 --> 00:05:14,890
Hona adibide batzuk:

92
00:05:15,730 --> 00:05:18,410
Henry Fuseli margolariaz
maitemindu zen,

93
00:05:18,560 --> 00:05:22,340
eta haren emaztearekin hiruko
harreman bat sortzea proposatu zien.

94
00:05:22,560 --> 00:05:23,235
Baina ez,

95
00:05:23,260 --> 00:05:24,545
ez zuten onartu.

96
00:05:24,680 --> 00:05:29,090
Gilbert Imlay abenturazale amerikarrarekin
izan zuen harremana, geroago.

97
00:05:29,460 --> 00:05:32,610
Ez zen garaiko estandarretara
makurtutako harremana izan:

98
00:05:32,930 --> 00:05:35,730
alaba bat izan zuen
harekin, ezkontzatik kanpo.

99
00:05:36,220 --> 00:05:41,036
Bizitza apurtzaileak bere lanarekiko
mespretxua eragin zuen garaiko gizartean.

100
00:05:41,060 --> 00:05:43,520
William Godwin
senarraren memorietan

101
00:05:43,650 --> 00:05:47,740
Wollstonecrafti buruz esaten zirenek
eragin handia izan zuten horretan.

102
00:05:47,940 --> 00:05:50,840
Hainbat urtez historiaren
itzalpean izan ostean,

103
00:05:50,864 --> 00:05:55,930
feministek  XX. mendearen erditik
aurrera berreskuratu zituzten haren ideiak.

104
00:05:56,270 --> 00:05:57,760
Erreferente bilakatu zuten.

105
00:05:58,650 --> 00:06:01,620
Heriotza esanguratsua
izan zuen Wollstonecraftek:

106
00:06:01,960 --> 00:06:06,890
38 urte zituela hil zen, izen bereko
alabaz erditu eta egun gutxira.

107
00:06:07,500 --> 00:06:09,420
Alabak bizirik iraun zuen.

108
00:06:09,470 --> 00:06:12,800
Entzun ondo haren izena eta
ezkontzean hartu zuen abizena:

109
00:06:12,820 --> 00:06:13,785
Mary Shelley.

110
00:06:13,810 --> 00:06:15,320
Ezaguna egiten zaizu, ezta?

111
00:06:15,820 --> 00:06:16,655
Bada, bai.

112
00:06:17,290 --> 00:06:19,070
Wollstonecraften alaba izan zen

113
00:06:19,370 --> 00:06:21,800
Frankenstein idatzi
zuen idazle ezaguna.

114
00:06:22,160 --> 00:06:24,180
Nolako zura,
halako ezpala.