Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Korrika.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:00,530 --> 00:00:02,464
Ba al da korrika
egiteko motibo hoberik,

2
00:00:02,488 --> 00:00:04,290
euskararen aldeko
ekimen bat baino?

3
00:00:04,520 --> 00:00:06,990
Tori, Korrika ardatz
duten zortzi datu:

4
00:00:08,080 --> 00:00:10,882
1980an egin zen
Korrika lehenengoz,

5
00:00:10,906 --> 00:00:11,910
AEK-ren ekimenez.

6
00:00:12,060 --> 00:00:13,580
<i>Zuk ere esan bai euskarari</i>

7
00:00:13,604 --> 00:00:14,870
izan zen lelo nagusia.

8
00:00:16,530 --> 00:00:20,708
Lekukoak Rikardo Arregik Euskaltzaindiari
idatzitako eskutitza zeraman barruan.

9
00:00:20,733 --> 00:00:22,755
Ibilbidean zehar
mezua galdu egin zen,

10
00:00:22,779 --> 00:00:25,221
baina ez ziren ohartu
amaierako ekitaldira arte.

11
00:00:27,010 --> 00:00:29,870
Bigarren edizioak, 1982koak,

12
00:00:30,010 --> 00:00:31,750
debekuak gainditu
behar izan zituen.

13
00:00:31,940 --> 00:00:34,118
Nafarroako gobernadore
zibilak ez zion

14
00:00:34,142 --> 00:00:36,280
Korrikari Nafarroan
sartzeko baimenik eman nahi.

15
00:00:36,304 --> 00:00:38,720
Baina azkenean,
ibilbidea betetzea lortu zen.

16
00:00:40,250 --> 00:00:42,473
Urte horretan bertan, 4
orduko atzerapenarekin

17
00:00:42,497 --> 00:00:44,170
iritsi zen Korrika Donostiara.

18
00:00:44,300 --> 00:00:47,830
Realean jokatzen zuten hainbat
jokalari kilometroa egiteko zain zeuden,

19
00:00:48,080 --> 00:00:50,960
baina egin gabe geratu ziren
partida bat jokatu behar zutelako.

20
00:00:52,440 --> 00:00:53,882
Korrikako peto ezaguna

21
00:00:53,906 --> 00:00:56,860
1987ko Korrikan
erabili zen lehen aldiz.

22
00:00:58,190 --> 00:01:00,823
Trebiñun hasi zen
2011. urteko Korrika,

23
00:01:00,847 --> 00:01:02,950
administratiboki
Burgosko parte den arren.

24
00:01:04,500 --> 00:01:06,469
Korrikak gero eta
kilometro gehiago ditu.

25
00:01:06,493 --> 00:01:10,363
Lehen edizioko ibilbideak
1820 km-ko luzera izan zuen.

26
00:01:10,387 --> 00:01:12,860
2024koak ordea 2700 km.

27
00:01:14,550 --> 00:01:17,300
Korrikak eredutzat hartu
duten ahizpak ditu mundu osoan:

28
00:01:17,480 --> 00:01:19,081
Katalanak <i>Correllengua</i> dauka,

29
00:01:19,105 --> 00:01:20,760
aranerak <i>Corsa
Aran per sa lengua</i>...