Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Berotegi efektua.webm
Jump to navigation
Jump to search
1 00:00:03,048 --> 00:00:03,641 Kaixo! 2 00:00:03,666 --> 00:00:05,325 Banator galdera gehiago erantzutera. 3 00:00:05,350 --> 00:00:06,492 Hau da gaurkoa: 4 00:00:06,563 --> 00:00:09,993 Zenbateko eragina du abeltzaintzak berotegi-efektuko gasen isurian? 5 00:00:10,285 --> 00:00:12,541 Gero eta gehiago entzuten dugun gauza da: 6 00:00:12,599 --> 00:00:14,656 animalietatik eratorritako produktuek: 7 00:00:14,681 --> 00:00:16,941 esneak, haragiak edo arrautzak, adibidez, 8 00:00:16,966 --> 00:00:18,681 karbono aztarna handia dutela. 9 00:00:18,706 --> 00:00:22,162 Baina, zer dago karbono aztarna kontzeptuaren atzean? 10 00:00:22,187 --> 00:00:24,902 Azken finean, elikagai horiek sortzeko ezinbestean 11 00:00:24,926 --> 00:00:27,585 sortzen diren berotegi-efektuko gasez ari dira. 12 00:00:27,610 --> 00:00:30,825 Baina argi utzi dezegun lehenengo zer diren gas mota hauek. 13 00:00:30,850 --> 00:00:33,752 Berotegi-efektuko gasak, hitzak dioen bezala, 14 00:00:33,776 --> 00:00:37,103 atmosferako berotegi-efektua eragiten duten gasak dira. 15 00:00:37,128 --> 00:00:37,998 Nola? 16 00:00:38,023 --> 00:00:40,790 Eguzki-argia oztoporik gabe iristen da lurreraino, 17 00:00:40,815 --> 00:00:45,836 berotu egiten du eta izpi infragorriak, hau da, bero-uhinak igortzen ditu. 18 00:00:45,861 --> 00:00:48,325 Izpi horiek, argi-izpiak ez bezala, 19 00:00:48,349 --> 00:00:50,601 atmosferak xurgatzen ditu neurri handi batean. 20 00:00:50,626 --> 00:00:53,462 Atmosferan era natural batean dauden gasak dira gehienak, 21 00:00:53,487 --> 00:00:56,767 baina giza jarduerak horien kontzentrazioa handitu du. 22 00:00:56,792 --> 00:00:59,551 Abeltzaintza ez da karbono aztarna duen sektore bakarra, 23 00:00:59,575 --> 00:01:02,488 izan ere beste edozein sektore ekonomikok ere badu berea. 24 00:01:02,513 --> 00:01:05,292 Norbanakook ere gure bizitza ereduaren arabera, 25 00:01:05,317 --> 00:01:07,864 karbono aztarna handiagoa edo txikiagoa izango dugu. 26 00:01:07,889 --> 00:01:09,750 Baina gu abeltzantzaz ari gara gaur. 27 00:01:09,775 --> 00:01:12,591 Animalia jatorriko produktuek 7.100 milioi tona CO2ko 28 00:01:12,615 --> 00:01:15,779 karbono aztarna dute, mundu osoa aintzat hartuta. 29 00:01:15,804 --> 00:01:19,071 Hau isuri globalen %14,5 da. 30 00:01:19,096 --> 00:01:21,717 Nekazal jatorriko elikagai guztiak kontuan hartuta aldiz, 31 00:01:21,742 --> 00:01:24,750 barazkiak barne, mundu mailako isurien %25 da. 32 00:01:24,775 --> 00:01:28,579 Berotegi-efektuko gasen isuriaren eta abeltzaintzaren arteko erlazioa ulertzeko 33 00:01:28,951 --> 00:01:31,018 Haritz Arriagarekin hitz egingo dugu. 34 00:01:31,043 --> 00:01:34,295 NEIKER-eko Baliabide Naturalen Kontserbazio saileko ikerlaria da. 35 00:01:34,409 --> 00:01:39,028 Aspaldian abeltzaintzak karbono aztarnan duen eraginaz asko hitz egin da. 36 00:01:39,783 --> 00:01:44,321 Baina… zein da abeltzantzaren ekarpena karbono aztarna totalarekiko? 37 00:01:45,238 --> 00:01:47,647 Lehenik eta behin esan, zer den karbono-aztarna: 38 00:01:47,672 --> 00:01:53,025 edozein produktu ekoizteak eragiten duen negutegi-efektuko gasen batura. 39 00:01:53,333 --> 00:01:56,059 Abeltzaintzaren kasuan litzateke 40 00:01:56,426 --> 00:02:00,421 esne litro bat, haragi kilo bat edo arraultza kilo bat 41 00:02:00,465 --> 00:02:04,416 ekoizteak eragiten dituen negutegi-efektuko gasen 42 00:02:04,441 --> 00:02:06,017 batura hori. 43 00:02:06,042 --> 00:02:09,391 FAOren arabera 7.000 tona CO2 44 00:02:09,416 --> 00:02:14,034 ekibalentetan kokatzen da galera hori eta gutxi gorabehera mundu mailako 45 00:02:14,059 --> 00:02:16,363 gas isurien %14,5 da. 46 00:02:16,608 --> 00:02:19,677 Dena den, esan behar da animaliak ekoizteko eredu ezberdinek 47 00:02:20,594 --> 00:02:24,044 ez dituztela aztarna berdinak. 48 00:02:24,069 --> 00:02:27,725 Adibidez sistema estentsiboetan gertatzen den karbonoaren finkapenak 49 00:02:28,209 --> 00:02:31,551 mesede egiten diola karbono aztarna jaisteari. 50 00:02:32,481 --> 00:02:35,963 Non eta nola sortzen dira isuri hauek abeltzantzan? 51 00:02:36,721 --> 00:02:39,276 Gas isuri hauek bi puntutan banatu ditzazkegu: 52 00:02:39,301 --> 00:02:43,436 Alde batetik baserrian edo ustiategian bertan gertatzen diren gas galerak, 53 00:02:43,960 --> 00:02:46,528 animaliaren ekoizpenean, lurren kudeaketan edo 54 00:02:46,553 --> 00:02:49,511 lurren ongarritzean gertatzen diren gasen galerak dira; 55 00:02:49,729 --> 00:02:54,785 eta bestalde, baserri edo ustiategietan erabiltzen diren produktuek dituzten 56 00:02:55,944 --> 00:02:58,796 ingurugiro karga horiek, gasen karga horiek 57 00:02:58,821 --> 00:03:00,396 kontuan hartzen dira. 58 00:03:00,421 --> 00:03:06,002 Beraz, FAOren arabera, estimatzen da, negutegi-efektuko gasen batura hori 59 00:03:06,027 --> 00:03:08,978 heren batean baserrian bertan gertatzen dela, 60 00:03:09,003 --> 00:03:13,354 eta beste bi herenak erosten diren produktuetan. 61 00:03:13,664 --> 00:03:17,033 Batez ere, animalien ekoizpenean pentsuaren kasuan, 62 00:03:17,058 --> 00:03:23,241 sojaren ingurugiro-karga handia da deforestazioa dela-eta. 63 00:03:24,078 --> 00:03:28,163 Zeintzuk dira abeltzaintzari loturiko berotegi-efektuko gasak? 64 00:03:28,806 --> 00:03:30,920 Batez ere bi gas dira: 65 00:03:30,945 --> 00:03:33,869 alde batetik, metanoa, eta beste aldetik, oxido nitrosoa. 66 00:03:34,662 --> 00:03:39,533 Bi gas horiek garrantzia dute berotze ahalmen handia dutelako. 67 00:03:39,971 --> 00:03:42,219 IPCCren azkenengo gidaren arabera, 68 00:03:42,589 --> 00:03:45,866 metanoak atmosfera berotzeko duen ahalmena, 69 00:03:45,891 --> 00:03:48,538 CO2arena baino 27 aldiz handiagoa da. 70 00:03:48,563 --> 00:03:52,696 Oxido nitrosoarena, 273 aldiz handiagoa da. 71 00:03:53,717 --> 00:03:57,006 Zein prozesutan sortzen dira gas isuri hauek? 72 00:03:58,347 --> 00:04:01,713 Abeltzantzaren kasuan, eta batez ere hausnarkarien kasuan, 73 00:04:01,738 --> 00:04:04,152 behietan, ardietan edo ahuntzetan, 74 00:04:04,400 --> 00:04:06,606 metanoa ekoizten da 75 00:04:06,631 --> 00:04:10,759 fermentazio edo hartzidura prozesuengatik. 76 00:04:11,014 --> 00:04:15,692 Animaliek bazkatzen dituzten pentsu edo bazkek, 77 00:04:15,717 --> 00:04:19,667 fermentazio prozesua dute euren urdailean 78 00:04:20,026 --> 00:04:25,614 eta hori dela eta, metanoa da energia galera eragiten duen azken molekula. 79 00:04:26,401 --> 00:04:30,441 Badago isuri hauek gutxitzeko teknikarik edo modurik? 80 00:04:31,657 --> 00:04:34,824 Bai, alde batetik, baserri mailan edo ustiategi mailan 81 00:04:34,849 --> 00:04:37,060 landu daitezke hainbat estrategia, 82 00:04:37,085 --> 00:04:38,991 adibidez metanoaren gainean, 83 00:04:39,016 --> 00:04:44,305 badira bazka edo pentsuaren kalitatearekin loturik dauden prozesuak, 84 00:04:45,244 --> 00:04:49,024 badira aditibo naturalak, erabili daitezkeenak 85 00:04:49,307 --> 00:04:51,997 metanogenesia gutxitzeko. 86 00:04:52,022 --> 00:04:56,186 Gaur egun azterketa genetikoak ere egiten ari dira, 87 00:04:56,211 --> 00:05:00,043 aztertzeko ea heredagarria den metano gutxiko behien ekoizpena, 88 00:05:02,670 --> 00:05:05,251 Maila orokorrago baten, 89 00:05:06,116 --> 00:05:10,718 garrantzitsua litzateke, adibidez sojaren erabilera 90 00:05:11,074 --> 00:05:14,094 gutxitzea, duen karbono aztarna altuarengatik. 91 00:05:14,391 --> 00:05:19,353 Badira beste estrategia batzuk, adibidez eguzki plaken erabilera, 92 00:05:19,791 --> 00:05:22,295 berriztagarriak orokorrean erabiltzea 93 00:05:22,502 --> 00:05:27,902 negutegi-efektuko gasen gutxitzea ekarriko dutenak eta 94 00:05:28,388 --> 00:05:30,388 oro har, karbono aztarnaren jaitsiera. 95 00:05:31,325 --> 00:05:32,986 Galdera erantzun dugu, ezta? 96 00:05:33,115 --> 00:05:36,917 Ikusi duzuenez gure elikadurak zeresan handia du berotegi efektuko gasen isurian. 97 00:05:36,942 --> 00:05:41,225 Horregatik, abeltzaintza sektorea ere isuri horiek gutxitzeko bidea lantzen ari da. 98 00:05:41,250 --> 00:05:44,426 Badakizu! Galdera gehiago badituzu idatzi iruzkinetan. 99 00:05:44,455 --> 00:05:45,455 Hurren arte!