Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Altzoko Erraldoia.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:00,700 --> 00:00:02,308
Ba al zenekien munduan izan den

2
00:00:02,332 --> 00:00:04,310
pertsonarik garaienetako
bat euskalduna zela?

3
00:00:04,640 --> 00:00:06,550
Hemen nor zen
jakiteko zortzi datu:

4
00:00:08,080 --> 00:00:09,495
Migel Joakin Eleizegi,

5
00:00:09,519 --> 00:00:11,668
Altzoko Handia edo
Erraldoia bezala ezagunagoa,

6
00:00:11,692 --> 00:00:14,200
Altzon jaio zen 1818an.

7
00:00:15,770 --> 00:00:18,270
Ohiko nekazari bizitza
zeraman hogei urtera arte.

8
00:00:18,390 --> 00:00:19,740
Ordutik etengabe hazi zen,

9
00:00:19,764 --> 00:00:22,440
bi metro eta berrogeita
bat zentimetrora heldu arte.

10
00:00:24,060 --> 00:00:25,731
Haren tamainaren erakusgarri:

11
00:00:25,755 --> 00:00:28,911
39 zentimetro neurtzen
zuten Handiaren zapatek.

12
00:00:28,935 --> 00:00:32,200
45 neurriko zapatek baino
hamar zentimetro gehiago!

13
00:00:33,950 --> 00:00:37,529
Gehiegizko hazkundeak akromegalia
gaixotasunean zuen jatorria.

14
00:00:37,553 --> 00:00:40,230
Honek hazkuntza hormonaren
gainprodukzioa eragiten du.

15
00:00:42,040 --> 00:00:43,955
Sortzen zuen ikusmina zela eta,

16
00:00:43,979 --> 00:00:47,760
Jose Antonio Arzadun lekunberritarrak
Migel Joakin herriz herri eraman zuen.

17
00:00:49,470 --> 00:00:51,326
Europan barrena bidaiatu zuten,

18
00:00:51,350 --> 00:00:54,506
eta Portugal, Frantzia, Espainia
eta Ingalaterrako errege-erreginak

19
00:00:54,530 --> 00:00:56,560
ezagutu zituen
etxera itzuli aurretik.

20
00:00:57,840 --> 00:01:00,700
Tuberkulosiak jota
hil zen 43 urterekin.

21
00:01:00,724 --> 00:01:04,365
Urteetan galdutzat eman ondoren,
2020an Aranzadi Zientzia Elkarteak

22
00:01:04,389 --> 00:01:07,020
bere hezurrak aurkitu zituen
Altzoko hilerriko hezurtegian.

23
00:01:08,840 --> 00:01:11,644
2017 urtean bere
bizitzan oinarritutako

24
00:01:11,668 --> 00:01:13,075
<i>Handia</i> filma estreinatu zen,

25
00:01:13,099 --> 00:01:15,188
Jon Garañok eta
Aitor Arregik zuzendua.

26
00:01:15,212 --> 00:01:17,760
Eneko Sagardoyk bete
zuen Migel Joakinen papera.