Template:Email templates/Consent/eu

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
Copyright-jabeen hainbat mezu elektroniko (email) anbiguo jasotzen ditugu beren edukia Wikipedian berrerabiltzeko baimena eman nahi dutenak (adibidez "Baimena eman nahi diot Wikipediari nire argazkiak berrerabiltzeko"). Tamalez, honelako baimenak ez dira legez nahikoak izaten eta, horregatik, adierazpen zehatzagoak eskatzen ditugu baimenak onartzeko. Ondorengo txantiloi honek aukera emango dizu egokia den baimentze-adierazpen bat egiteko.
  • Mezu elektronikoa guri bidali aurretik, ziurtatu argibide guztiak txantiloitik kendu dituzula.
  • Ordezkatu Txantiloiko testua (adibidez, izena) zure xehetasunekin eta kendu kortxete guztiak.

Nori: permissions-commons@wikimedia.org


Honen bitartez, ni, bietako bat aukeratu: [izena] edo [copyright-jabearen izenaren izenean,] adierazten dut [multimedia lana]ren sortzailea eta/edo copyrightaren jabe bakarra naizela, hemen agertzen den moduan: aukeratu: [edukiaren web orria] edo [erantsitako irudia/testua].[1]

Ados naiz goian aipatutako edukia ondorengo lizentzia askean argitaratzeko: Creative Commons Aitortza-Berdin Partekatu 4.0 Nazioartekoa.[2]

Onartzen dut edonork eskubidea izango duela lan hau erabiltzeko, produktu komertzial edo antzeko gisa ere, eta bere beharren arabera aldatzeko, betiere lizentziaren baldintzak eta aplikagarriak diren gainerako legeak betetzen baditu.

Badakit adostasun hau ez dela mugatzen Wikipediara eta haren beste proiektuetara.

Badakit beti mantenduko dudala nire lanaren jabetza intelektuala, eta lizentziaren araberako aitortza eskubideak mantenduko ditudala ere. Besteek lanaren gainean egindako aldaketek ez dute copyright-jabearen aitortzarik izango.

Onartzen dut akordio honetan ez dudala atzera egiterik izango, eta edukia Wikimedia proiektuan betiko gorde daitekeela.

[Igorlearen izena]
[Igorlearen aginpidea (beharrezkoa balitz. Adib. "Copyright-jabea", "Zuzendaria", "...-ren legezko ordezkaria", etab.)]
[Data]


  1. Argi eta garbi identifikatu behar duzu guri erabiltzeko eskubidea ematen diguzun edukia. "Ni naiz XYZ orrian erabilitako irudien sortzailea" moduko adierazpen bat EZ da nahikoa. Edukiari URL esteka zehatza(k) gehitu behar di(zki)ozu, edo mezuari edukia erantsi. Irudietarako, nahiago dugu zeuk Wikimedia Commons-era igotzea, fitxategiaren deskribapenean nonbait {{OTRS pending}} txantiloia jartzea, eta zure mezu elektronikoan igotako irudien URLak jartzea.
  2. Nahi baduzu, beste lizentzia bat aukera dezakezu gure lizentzia askeen zerrendan, baina EZIN BESTEKOA da lizentzia mota aipatzea; bestela, adierazpenak ez du baliorik. Mesedez, adierazi ere lizentziaren bertsio-zenbakirik berriena: CC-SA 1.0 edo Creative Commons 0 Public Domain Dedication 1.0 adibidez, badira aski zehatzak onartuak izateko; aldiz, Creative Commons license, Creative Commons Aitortza-Berdin Partekatu, edo CC-BY (bertsio-zenbakirik gabe) adierazpen soilak, ez dira onartzen. Beharrezkoa da bertsio-zenbakia aipatzea.
Bidali zure adierazpena mezuak erantzuten dituen lantaldeari ("OTRS"), hona: permissions-commons@wikimedia.org. Bidaltzen duzun mezuak askatu nahi duzun edukiarekin nolabait zerikusia duen helbide elektroniko batean izan behar du jatorria, guk hala ezagutzeko moduan. Adibidez, webgune batean erakutsitako irudien copyrighta askatzen ari bazara, zure helbide elektronikoak webgune horrekin izan behar du zerikusia, edo webgunearen harremanetarako orrian agertu; irudien copyrighta erakunde baten izenean askatu nahi baduzu, zure helbide elektronikoa erakunde horren helbide ofizial batean agertu behar da; Interneten eskura ez daitekeen lan baten copyrighta askatu nahi baduzu, zure identifikazioa zure adierazpenaz arduratuko den OTRSko boluntarioari pribatuki erakusteko eska dakizuke; lan bat copyright-jabearen izenean jokatuz askatu nahi baduzu, baimen horren froga bat erakusteko eskatuko zaizu, adibidez, copyright-jabearen birbidalitako mezu bat, gai honen inguruan zu bere ordezkaria zarela esanez.