Commons:2015eko Europar Zientziako Argazki Lehiaketa/Arauak eta sariak

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
This page is a translated version of a page Commons:European Science Photo Competition 2015/Rules and prizes and the translation is 53% complete. Changes to the translation template, respectively the source language can be submitted through Commons:European Science Photo Competition 2015/Rules and prizes and have to be approved by a translation administrator.
Outdated translations are marked like this.

Arauak

Honelako irudiak erabat egokiak dira Europako Zientzia Argazkia Lehiaketan parte hartzeko. Kategoria bat dago "argazkiak-ez" diren irudientzat: "non-photographic media".
  • Europako Zientzia Argazki Lehiaketa 2015 azaroan ospatuko da. Hilabete horretan igoko diren argazkiak kontuan hartuko dira, ez besterik. Salbuespenen bat egin liteke tokian tokiko barneko lehiaketaren batean arau bereziren bat ezarri bada.
  • Argazki bat zientzia-argazkia bada deskripzio egoki eta zehatz bati esker izaten da. Argazki guztiek deskripzio zehat bat izan beharko du, ingelesez bai gutxienez. Irudian ikustendenari buruzko informazioa behar da, argazkia nola eta non egin zen eta zer da ikusi behar den garrantzitsuena. Example.
  • Edonork karga ditzake nahi beste argazki, (lehiaketako epaile lanetan arituko direnak salbu). Zenbat argazki parte hartzaile bakoitzeko? Nahi beste.
  • Irudia kargatzen duena irudiaren egilea, argazkigilea bera, izan beharko da. Lehiaketan parte hartzeko norberak egindako argazkiak kategorian lan egin behar da. Argazkia kargatzen duena egilea bera izan beharko da, edo bestela egileen taldeko kidea. Talde lana bada, taldekide guztiak aipatu egin beharko dira.
  • Irudiak argitaratzerakoan erabilpen libreko lizentzia batekin argitaratu beharko. Kargatzeko orrian eskaintzen diren lizentzia libreak hauek dira: CC-BY-SA 4.0, CC-BY 4.0 eta CC0 1.0.
  • Irudi-lehiaketa izanik, espero dugu kalitate eta neurri egokiko irudiak batzea. Eskatzen den gutxieneko neurria, 2 Mpx, posiblea balitz erabilitako teknologiari esker. Irudia zenbat eta handiago, hobe. Irudiak txikiegiak izango balira, argazki-bilduma legez aurkezteko aukera badago (example).

Lehiaketa ez da "irudi klasikoetara" mugatzen. Zientzian irudiak hainbat formatutan ager daitezke. Onartuko ditugu ordenagailuz sorturiko irudiak ere eta argi ikusten dugu muga zehatzak markatzea zenbait kategoria zehazterakoan ia ezinezkoa dela.

Posible izango da gaia bati loturiko hainbat irudi elkarri lotuta kargatzea: talde bat bezala elkarri loturik kargatu diren argazki guztiek lehiaketan parte hartuko dute edozein saritarako, Sari Nagusia lortzeko aukera ere izan dezakete. Argazki talde horiek 2 iruditik 10 iruditara izan ditzakete.

Hobetsiko diren formatuak, formatu irekiak: .jpg irudietan, .ogg bideo-fitxategietan eta .png ordenagailuz sorturiko irudietan.

Gehiegi ez luzatzeko: parte hartzaile legez jakin behar duzun bakarra zera da, ze irudi kargatu nahi duzun eta irudi hori ondo azaltzen. Egin klik commons.wikimedia.org/wiki/Azala your local upload page bilatu ezkerreko zutabean "Fitxategia igo" eta hortxe topatuko dituzu behar dituzun argibideak.

Sariak

Irabazleak hautatuko dira tokian tokiko barne lehiaketetan eta Europa mailan. Hainbat sari berezi egongo dira zenbait kategoriatan: competition categories. Kategoria aniztasuna bultzatu nahi da ikerlari eta zientzialarien espektroa zabaltzeko asmoz eta jendea animatzeko Wikipediara oso bestelako edukiak kargatzera. Sariak nolakoak izango diren diru-babesleekin negoziazioak amaitzerakoan zehaztuko dira.

Babesleak

Estoniako Ikerketa Kontseiluak babesturiko lehiaketa.