File:Konpetentzietan oinarritutako ebaluazio itua.png

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search

Original file(1,588 × 1,123 pixels, file size: 366 KB, MIME type: image/png)

Captions

Captions

Add a one-line explanation of what this file represents

Summary[edit]

Description
Euskara: Irudi honetan balio handia kolorea erdian bakarrik agertzen denean ulertzen da, zientziarako konpetentziaren angeluan bezala, eta koloreak kanpoko zirkuluetan agertzen direnean, konpetentzia horiek gutxi landu direla ulertu behar da. Edo, teknologiarako konpetentzian bezala, ezer ere ez.

Edozein unitate didaktikori ekin baino lehenago, irakasgai jakin bateko irakasleek horrela banatu zituzten lantzen ziren oinarrizko arloetako konpetentziak. Angelu zabalagoak eta estuagoak ezarri zituzten konpetentzia bakoitzari ematen zitzaion denbora eta espazioaren arabera.

Unitate didaktiko batean zuhaitzei buruz ikasteko parkera joan dira ikasleak fitxa batzuk, ataza batzuk, betetzera.

Irakasleak argazki kamerak, tabletak eta telefonoak erabiltzea onartzen zuen.

Seek by iNaturalist aplikazioa gomendatu die, edo, besterik ezean, telefonoan Wikipedian begiratzeko. Ikasleek ez dituzte aukera horiek batere aprobetxatu.

Paperezko fitxetan zegoena betetzearekin joan zaie denbora osoa eta ez dute beste informazio iturririk erabili.

Ikasleak aldez aurretik espero zitekeena baino askoz gehiago ibili dira aurrera eta atzera parkean eta irakasleen ustez motrizitaterako konpetentzia oso ondo landu egin da. Kilometroak egin dituzte oinez ikasleek eta.

Ikasle talde bakar batek marraztu ditu zuhaitzen orriak. Bi ikaslek, biak talde berekoak. Eta oso argazki gutxi eta txarrak egin dituzte.

Ez dute batere erabili logika matematikoa lana errazago, arinago, hobeto egiteko, eta eskatutako lanak aukerak ematen zituen. Pentsatu beharrean, burua erabili beharrean, hankak erabili dituzte.

Irakasleak ikasleak laukoteka antolatu baditu ere, ikasle batzuk lagunekin ibili dira eta beste batzuk bakarka. Laukoteak ez dira elkartu ia-ia inoiz ere ez.

Ikasleak hortxe ibili dira landareei begira-begira, eta zomorroei, eta gero galdera interesgarriak egin dizkiote irakasleari, horregatik zientzia konpetentzia ebaluatzerakoan irakaslea baikor agertu da.

Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia dexente landu dela ebaluatu dute irakasleek. Izan ere, ikasleek beren lehen hizkuntza erabili dute euren artean eta beren bigarren hizkuntza irakasleekin. Eta nahiko ongi idatzi dute fitxetan.
Date
Source Own work
Author Gorkaazk

Licensing[edit]

I, the copyright holder of this work, hereby publish it under the following license:
w:en:Creative Commons
attribution share alike
This file is licensed under the Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0 International license.
You are free:
  • to share – to copy, distribute and transmit the work
  • to remix – to adapt the work
Under the following conditions:
  • attribution – You must give appropriate credit, provide a link to the license, and indicate if changes were made. You may do so in any reasonable manner, but not in any way that suggests the licensor endorses you or your use.
  • share alike – If you remix, transform, or build upon the material, you must distribute your contributions under the same or compatible license as the original.

File history

Click on a date/time to view the file as it appeared at that time.

Date/TimeThumbnailDimensionsUserComment
current17:10, 20 April 2021Thumbnail for version as of 17:10, 20 April 20211,588 × 1,123 (366 KB)Gorkaazk (talk | contribs)Uploaded own work with UploadWizard

There are no pages that use this file.

File usage on other wikis

The following other wikis use this file:

Metadata